fbpx

Gabonen ostean atsedenalditxo bat eta detox une bat behar ditugu. Jatea maite dugu oso, baina betekada sentsazio hori ekidin nahi dugu, ezta? Orain da unerik onena errezeta arinen alde egiteko, zeinek egun hauetako gehiegikeriak alde batera uzten lagunduko gaituzten. Ez duzu uste? Hona jogurtarekin prestatzeko hiru errezeten proposamenak, zeinei esker jatea den plazerraz gozatuko duzun, baina modu arinean.

TXOKOLATE-IRABIAKIA MUESLI ETA MASUSTA GORRIEKIN

Gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena da. Jaten duguna eragina du egunean zehar. Aukera on bat, ziur inoiz pentsatu ez duzuna, da txokolate-irabiakia prestatzea gosaltzeko- Bai, txokolate-irabiakia! Alde batera utziko ditugu gailetak eta ogi txigortua egun batzuetaz. Errezeta honek egun osorako bizitasuna emateaz gain, gosaria askoz hobeto digeritzen lagunduko dizu.

Nahastu Kaiku Km0 jogurt natural gaingabetu bat Kaiku Km0 Esne Gaingabetu pixka batekin eta kakako-hautsarekin, eta gehitu mueslia eta masusta gorriak. Gainera, primerakoa da askaltzeko, eta familia osoa goza dezazuen!

PEPINO ETA JOGURT KREMA

Dudarik gabe detox errezeta onenetakoa da pepino eta jogurt krema. Plater aparta eta osoa bazkaltzeko zein afaltzeko, primeran sentiaraziko dizuna eta gozo-gozoa dena. Hotz zein bero jan dezakezu. Hau baino ez duzu behar: pepinoa, menda, Kaiku Km0 Bifi jogurta sagar zatitxoekin, berakatza, olioa, ozpina, gatza eta piperbeltza. Eta… prest!

TXOKOLATEZKO MOUSSEA

Nork ez ditu postreak gogoko? Ez dugu zertan plater onenetako bati uko egin detox une hauetan, baina… Bururatzen al zaizu gozoa eta arina den postrerik? Aukera ezazu Kaiku Km0 oinarrizko jogurt gaingabetuarekin egindako Mousse errezeta hau eta konbinatu gustukoen duzun frutarekin. Oso erraza da eta gozo-gozoa, arina izan daitekeen errezeta benetan krematsua, zer deritzozu?

Animatu bat prestatzera, edo hirurak! Eta sortu ezazu zure menu arina jogurtarekin, asko gustatuko litzaiguke nola konbinatu duzun jakitea. Kontatuko al diguzu?

Utzi iruzkina