fbpx

Txikitatik irakasten digute zuri eta beltz koloretako behiak esne-behiak direla. Kantak dioen bezala, larretik dotore-dotore ibiltzen dira, euliak buztanaz uxatzen dituztela. Baina, jada ez zara hain txikia, beraz, ba al dakizu esne-behi bat deskribatzen, koloreak aipatu gabe?

 

Guk esne-behiak primeran ezagutzen ditugu, eta segidan frisiar behiei buruz dakigun guztia kontatuko dizugu. Kaiku Km0 behi guztiak frisiarrak dira. Izena Holandako iparraldeko eskualde batekoa da: hango ingurunea tulipaz, belar berdez eta lursail zabalez beteta dago. Benetako paradisua da, frisiar behien bazkarako. Gure lurra, hemengo natura, klima, animaliak eta animalien habitata ondo zaintzeko ohitura direla eta, Euskal Herria ere leku ezin hobea da frisiar behientzat. Frisiar behi gehienak herrialdeko iparraldean bizi dira. Behi-arraza hori ohikoena da mundu osoan.

 

Ziur asko, haien itxura ondo ezagutzen duzu. Buru txiki samarra dute, haragi gutxikoa. Aurpegia zuzena eta luzanga da, eta mutur zabala dute. Adarrak txikiak eta meheak dira; eta belarriak oso malguak, mugimendu handikoak. Nabarmentzekoak dira haien begi handiak, oso adierazkorrak. Begirada ikusita, badakigu zer gogo-aldarte duten egunero! 

 

Lepoa argala da; eta gorputz-enborra, handia eta sakona. Bizkarraldea gogorra da, errai-masari eusteko eta, urrixak badira, fetuari eusteko.

 

Oso garrantzitsua da gure frisiar behien elikadura, higienea eta atsedena hartzeko tokia zaintzea, osasuntsu haz daitezen, esne ezin hobea eman dezaten eta albait ondoen bizi daitezen. 

 

Haien elikadura jaiotzatik zaindu behar dugu. Bizirik ematen duten hasierako egunetan amaren oritza hartzen dute, eta horrek energia eta hazteko propietate onenetarikoak ematen dizkie. Hasierako fase hori amaituta, behiak hasten dira zerealak, belarra, belar ondua eta bazka zaindua hartzen, beste elikagai solido batzuen artean. 

 

Bestalde, ur garbia eta kalitate onekoa beti ondoan izan dezaten ahalegintzen gara. 

 

Azkenik, Kaiku Km0 behien bazkalekuak eta bizilekuak etengabe berrikusten ditugu. Garbi eta aireztatuta egon behar dute, eta argi egokia ere izan behar dute, estresik eduki gabe, lasai eta eroso bizi eta deskantsatu daitezen. 

 

Haien bizitzetan eragina izaten duten xehetasun guztiak zaintzen ditugu, horixe baita haiek guri esnerik onena ematea lortzeko modurik onena. 

 

Esne gozoagoa emango digute, ondo eta pozik bizi badira!

 

Joan al zara inoiz baserri batera, frisiar behien bizimodua ezagutzera? Kontaguzu sareetan nolako abentura izan zen, eta berriro bizitzea gustatuko litzaizukeen. 

 

Utzi iruzkina