fbpx

Basokada eder bat Kaiku Km0 esne, etxeko magdalena edo bizkotxo batekin? Ideia paregabea inondik ere egunari energiaz eta aho-zapore ederrez ekiteko! Baina gustuko dugu gosari oso-osoak eta desberdinak prestatzea ere. Ez aspertzeko eta geure burua zaintzen jarraitzeko!

Orain, uda-garaia dugun honetan, eta, gainera, oporretan bazaude edo denbora gehiago hartu nahi baduzu asteburuan, baietz gustatu gosari-ideia hauek! Animatzen haietakoren bat prestatzera? Anima zaitez eta eraman gosaria ohera zure gurasoei, neba-arrebei edo bikotekideari. Txundituta utziko dituzu!

Inoiz kale egiten ez duen klasiko bat. Basokada esne, platanozko magdalena zoragarri hauekin! Magdalenen orea prestatzen hasiko gara. Katilu batean, arrautzak eta azukrea harrotuko ditugu, harik eta apar egin arte. Ondoren, platanozko jogurta gaineratuko dugu oliba-olioarekin batera. Eta nahastu egingo dugu.

Nahastearen gainean irin integrala eta gozogintzako berantzagia bahetuko ditugu, eta nahastu egingo dugu berriro. Masa prest dugunean, magdalenen moldean ipiniko dugu, eta laberatu egingo dugu 20 minutuz 170 ºC-tan. Utzi hozten, eta eutsi gogoari, harik eta jateko prest egon arte!

Eta ukitu berezi hori emateko, merengea erantsiko diogu gainaldean. Harrotu arrautza-zuringoa eta azukrea harik eta merengea egin arte, eta ipini pastelgintzako mahuka batean. Apaindu magdalenaren gainaldea, eta amaitu deshidratatutako platano zatitxo batekin. Magdalenak prest dauzkazunean, gogokoen duzun Kaiku esnearekin lagundu besterik ez duzu egin behar. Hotza edo beroa, nahiago duzun moduan!

Aukera arin eta fresko-fresko bat: xigorkiak frutarekin prestatzea eta melokotoizko jogurt goxo-goxoarekin laguntzea.

Xigorkiak frutarekin egiteko: ogi-xaflak xigortuko ditugu zartagin batean, harik eta bi aldeetatik gorritu arte, eta plater batean utziko ditugu hozten. Igurtzi melokotoizko marmelada apur bat eta erantsi xerratan egindako mangoa gainetik, mugurdi batzuekin batera. Azkenik, bota olo-maluta batzuk gainetik.

Lagundu melokotoi zatitxodun Kaiku Bifi Km0 jogurt goxo batekin. Zure gogokoena bilakatuko da!

Eta, azkenik, prestatu zuk zeuk etxeko granola! Katilukada horrek, limoizko jogurtarekin lagunduta, egunari energia handiz ekiten lagunduko dizu.
Granola egiteko: katilu zabal batean, ipini olo-malutak, arroz puztua, kalabaza-haziak, ahabi lehorrak eta eztia. Eta nahastu guztia! Anakardoak eta datilak apur bat birrindu, eta haiek ere aurrekoarekin nahastuko ditugu.

Guztia prest duzunean, ipini azpil batean, laberatzeko paperaren gainean, eta sartu 20 minutuz labean, 170 ºC-tan. Nahastu bost minututik behin, erre ez dadin.

Lagundu nahasketa kurruskari hori limoizko Kaiku Km0 jogurtarekin. Izugarri gustatuko zaizu!

Espero dugu zure gustukoak izatea gosaltzeko ideia horiek. Aukera osasungarriak eta arinak, egunari pozik heltzeko goizean goizetik! Zein da zure gosari gustukoena? Kontatu iruzkin batean!