fbpx

Ogia egunera jaten duzu? Ziur aste amaieran jan ez duzun ogia pilatu zaizula, eta gogor-gogorra gainera! Soberan duzunarekin zer prestatu dezakezun jakin nahi? Hemen ez dugu ezer botatzen eta mamia ere aprobetxatzen dugu!

Lehenengo aukera, ogi-torradak izan behar! Guk Brioche-torrada hauek prestatzen ditugu, baina errezeta tradizionala hitzez hitz jarraitu nahi baduzu, erabili ogi gogorra prestatzeko. Kaiku Km0 esnea, arrautza eta azukrea baino ez duzu beharko!

Gauza gozoak maite ditugunez… Budin bat prestatzeari ezin diogu eutsi. Bertsio anitzeko errezeta! Eskura izan ogi gogorra, arrautzak, Kaiku Km0 esne osoa eta kanela-apur bat. Esnea irakin eta gehitu kanela zaporeaz blaitu dadin. Bitartean, irabiatu lau arrautza azukrearekin eta gehitu esnea. Gehitu ogia nahasketara eta utzi bustitzen desegin arte, irabiatu ditzakezu ere nahasketa finagoa lortzeko. Jarri karamelua molde batean, eta ondoren gehitu prestatutako nahasketa. Amaitzeko, labekatu maria bainuan budina gatzatua egon arte. Gogoratu hotz zerbitzatzen dela!

Aste Santuan ohikoagoak diren arren… Ogi gogorra izateak aitzakia paregabea da kruxpetak prestatzeko! Testura harro eta ├▒abardura gaziekin, bertsio hau egiteko erraza da. Ogi-barra baten mamia esnetan busti eta guztiz bustita dagoenean, gehitu 100 g azukre eta irabiatutako lau arrautza. Ondoren, orearekin pilotatxoak egin eta zartaginean frijitu. Bestalde, jarri ura irakiten eta gehitu 200 g azukre eta kanela adar erdia, dena ondo disolbatzean egosi kruxpetak 10 minutuz. Benetan gozoak!

Beste aukera gozo-gozoa eta benetan popularra dira artzain ogi-mamiak, zeinen osagai nagusia ogi gogorra den. Ordu erdian plater erraz eta gozo-gozo honetaz gozatu ahalko duzu, tradizionalki txorizoz eta hirugiharraz laguntzen dena.

Hotzarekin… Sopak gogoko! Eta zer doa primeran sopekin eta pureekin? Etxeko ogi-txigorkiak. Aurreko eguneko ogiarekin, laukitxo batzuk moztu eta 180┬║-tan 20 minutuz labekatu baino ez duzu. Baratxuri zopa tipikoa ere prestatu dezakezu. Ogi gogorrarekin, piperrautsarekin eta arrautzarekin prestatzen da, plater erraza eta benetan gozoa!

Eta zuk? Zer egiten duzu aurreko eguneko ogi gogorra erabiltzeko? Kontaiguzu zer iruditu zaizkizun gure ideiak eta zureak nola prestatzen dituzun!