fbpx

Zein esneki hartu eguneko une bakoitzean?

Noiz eta nola hartu esnekiak modu osasuntsuan?

Ondo elikatzeaz, dieta orekatua jarraitzeaz eta mantenugai gehien eskaintzen dituzten elikagaiak hautatzeaz gero eta gehiago arduratzen den gizartean bizi gara.

Esnekiak beti egon dira gure errutinan. Hazten garenetik helduak izan arte, esnekiak funtsezkoak dira elikaduran. Onuragarriak dira gure hezurrentzat, gure ikusmenerako, energia eskaintzen digute eta hainbeste barietate daude erraza dela edozein plater edo momentuan sartzea.

Esan genezake… Bakoitzak bere esnekia bizi duela! eta bakoitzak bere unean gainera.

Zure hozkailuan esnea, jogurtak, frutak eta barazkiak badituzu, baliteke ez ezagutzea prestatu ditzakezun plater eta konbinazio amaiezinak gehieneko onura ateratzeko.

Egun izugarria izan nahi baduzu, adi egon ematen dizkizugun 5 ideia errazei esnekiak hartzeko modu desberdinetan eguneko momentuaren arabera!

 

GOIZEZ

Goiz jaikitzea eta are gehiago gosari elaboratua prestatzea kostatzen bazaizu, energiarekin eguna hasteko aukerarik onena da Kaiku Km0 esne osoko edalontzitxo bat hartzea, bakarrik edo fruta pieza batekin batera. Bi minutu baino ez dituzu beharko prestatzeko eta ez da egongo zu gelditzerik!

Beste aukera bat, begiak irekitzea kostatzen bazaizu, izan daiteke kafea gehitzea eta, ordea, zerbait gozoa nahiago baduzu, kakaoa gehitzea.

 

EGUERDIAN

Hamaiketakoan, aukerak amaiezinak dira. Goiz erdian egiten duzun atsedenaldirako, zeinean zerbait azkar jan nahi duzun baina jarduerekin jarraitzeko indarra lortu ere, aukera erosoa eta benetan praktikoa da Kaiku Bifi jogurta  fruitu lehorrekin edo frutarekin jatea. Snack osoa eta asetzen duena bazkalordurarte arazorik gabe irauteko.

 

BAZKALTZEKO

Berdin dio etxean edo etxetik kanpo bazkaltzen baduzu, barazki krema errezeta osasuntsua eta erreza da, hozkailuan prest izan dezakezuna. Lanean edo sukaldean gozatu ahal izatearen plazera bikoiztuko da esne erdi-gaingabetua gehitzen badiozu barazkiak egosi ondoren eta birrindu baino lehen. Dastazazu eta ikusiko duzu zein krematsu bihurtuko den zure krema, osasunerako onurak handitzeaz gain. Plater osoa esneak eskaintzen dizkion propietate guztiekin: kaltzioa, fosforoa, potasioa eta magnesioa.

 

ARRATSALDEZ

Arratsalde erdian, orokorrean, zerbait dibertigarri jan nahi dugu zapore gozoekin, zerbait koloretsua eta arina nahi dugu. Baina askari osoa ere izan behar du, energia ematen diguna, hainbat ekintza baitauzkagu oraindik aurretik: gimnasiora joan, paseatu, lagunekin elkartu, marrazki eskolak, umeak jaso… edozer egiteko indarra izango duzu!

Gustukoen dituzun frutekin, zerealekin eta esne erdi-gaingabetuarekin edo gaingabetuarekin egindako irabiatuari esker egun osoa egongo zara askalorduan pentsatzen.

 

GAUEZ

Eguna amaitzear dago eta lasaitzeko unea heldu da. Orain, gelditzeko, sofan esertzeko, hizketan aritzeko, telebista ikusteko edo irakurtzeko aukera duzula, nahikoa duzu afari arin batekin. Afari arinak ez du zertan gutxi afaltzea esan nahi, digestio azkarreko elikagaiak aukeratzea baizik.

Eta ondoren, askok bezala, ukitu gozoa duen zerbait gura baduzu, izan hozkailuan Kaiku jogurt gaingabetu naturalak zeinetara kanela pixka bat gehitu edo, nahiago baduzu, zaporezko jogurt gaingabetuak. Posiblea da zaintzea eta bihika jatea telebista ikustean!

 

Eta orain, ezaiguzu, berraztertuko al duzu ea zure otorduetan berritzeko beharrezkoa duzun zure hozkailuan zaintzera uko egin gabe? Sare sozialetan kontaiguzu eta partekatu gurekin zure errezetak eta une gogokoenak, zeinetan esnekiak funtsezkoak diren.

Leave a Reply