Tratu berdinzalea
Kaiku Km0 kooperatiban, balio berbera dugu abeltzain guztiek, txikiek zein handiek.
Esnearen % 100aren bilketa
2018an, 180 milioi litro baino gehiago jaso genituen Euskadin eta Nafarroan. Gure eredu kooperatiboari esker, esnearen % 100ari ematen diogu bide, litro bakar bat ere baztertu beharrik gabe. Zero waste gara.
Sektorearen iraupena
Proiektu sendo baten parte gara. Lau probintzietako abeltzainek bat egin eta Kaiku kooperatiba sortu zuten. Hari esker, gure abeltzaintza-sektoreak bizirik jarraitzen du.
Sentimendua
Sinetsi egiten dugu gure proiektuan, eta sentitu egiten dugu gure eginahala. Kaiku orain 60 urte baino gehiago sortu zen; abeltzain-talde batek sentitu zuen zerbait handia lor zezakeela ekinaren ekinez eta elkar hartuta.