Guztiok dakigu Goxua zer den, edo ziur noizbait postre honi buruz entzun dugun edo
dastatu dugun. Euskal Herrian ondo ezagutzen den gozoki krematsu honek jatorri
interesgarria dauka. Zer ezagutzen duzu Goxuari buruz? Postre tradizional honi buruzko
guztia ezagutu nahi? Jarraitu irakurtzen!
Goxua lehenengo aldiz 70ko hamarkadan egin zuen Gasteizko gozogin batek, Gasteizen
ohikoa den familiako gozotegian aritzen zena, 140 urte baino gehiago baitaramatza abian.
Bitxiena da Miranda de Ebroko gozogin batek, momentu hartatik, postrearen egile gisa
aitortu izana eskatzen duela. Inork ezin dio eutsi goxua gozo-gozo bati!
Izena ikusita, argi dago zergatik aukeratu zen, ezta? Goxuaren berezko zaporearekin ez
dago deskribatzeko modu hoberik. Izenaren generoak jende asko nahasten du, batzuk
maskulinoa dela uste baitute, gehiengoak femeninoa dela uste arren. Zuk zer uste duzu?
Goxuaren ezaugarri nagusia da egiteko erraza dela, lehen begiratuan errezeta saila dirudi
arren. Jakina, ezin dugu alde batera utzi zapore gozoen nahasketa, edonor liluratzen
dutenak.
Prestatzeko esne-gain harrotuko oinarria egin baino ez duzu. Horren gainean bizkotxo bat
kokatuko kremarekin estali eta ,amaitzeko, gainazala karamelizatu.
Honen antza duen postrea aurkitzekotan, krema errea izan litzateke, baina… ezin
konparatu! Biak dira errezeta paregabeak, zuk zein nahiago?
Goxua errezeta prestatzeko prozesu osoa ezagutu nahi baduzu, ez galdu gure Kaiku KM0
Goxuaren errezeta!