Fruitu gorriak antioxidatzailez beterik daude eta primeran doaz Kaikuren edozein errezetarekin, egiaztatu egin dugu. Oraingoan txarlotak egiteko erabili ditugu jogurt kremarekin batera.
Ñammmm! Zoragarriak.
#ekoizpenjasangarrikoesnea #kaikukm0
CÓMO ELABORAR ESTA RECETA PASO A PASO
Katilu batean mascarpone gazta, jogurta, azukre zuria eta bainilladun azukrea nahaste homogeneoa lortu arte nahastu eta gordeko dugu. Bestalde, ontzi batean masusta gorriak azukre zuri koilarakada bi eta limoi erdiaren zukuarekin suan jarriko ditugu 10 minutuz, desegiten hasten diren arte.
Hori ere katilu batean gordeko dugu. Papereko bizkotxoen behealdea laua izan dadin moztuko dugu eta masusta gorri likorearekin pixka bat margotuko ditugu. Papereko bizkotxoak uztai metaliko zabal baten inguruan jarri eta oinarria bizkotxoei kendutako ertzekin estaliko dugu.
Masusta gorri marmelada koilarakada bat jarri eta jogurt nahastearekin barrubeteko dugu. Beste marmelada koilarakada bat eta bigarren jogurt geruza bat, goraino heldu barik, gehitu dugu.
Uztai metalikoa kendu eta soka batekin lotuko dugu bizkotxoak ez erortzeko. Masusta gorriekin eta andere-mahatsekin goraino barrubete eta azukre hautsarekin eta mendafin hostoekin apainduko dugu.
Ingredients
Directions