"Magdalenak, magdalenak... Bai ederrak! Eta zure ustez nola geratuko dira jarriz gero fruitu gorriz beteak?» ZORAGARRIAK, noski! Egin bat punta-puntako gozogileen klubarekin, eta jarraitu errezeta sinple hau urratsez urrats.
CÓMO ELABORAR ESTA RECETA PASO A PASO
Arrautzak azukrearekin irabiatuko ditugu, harik eta bolumena bikoiztu eta testura harroa lortu arte.
Beste katilu batean, jogurtak eta pomada-puntuan dagoen gurina batuko ditugu, dadotan ebakita, eta nahastu egingo dugu. Arrautza harrotuekin batu, eta berriro irabiatuko dugu.
Aurreko guztia poliki-poliki irin eta berantzagi bahetuarekin elkartuko dugu, eta barrurantz nahastuko, harik eta ore homogeneo bat lortu arte.
Magdalenak egiteko moldeetan ipiniko dugu orea, eta ahabiak, mugurdiak, masustak eta marrubiak banatuko ditugu, guztiak ere lau zatitan banatuta. Azkenik, 25 minutuz sartuko ditugu labean, 210 ºC-tan.
Ingredients
Directions