Bete-betean! Bete-betan harrapatu gaituzte Limoizko Tartaleta hauen errezeta erraza egiten. Eta zuk, ahaleginduko al zara?
CÓMO ELABORAR ESTA RECETA PASO A PASO
Oinarria: Irinezko sumendi txiki bat egingo dugu. Barruan gurin-dadoak, arrautza, azukrea eta gatza botako ditugu. Dena batera nahastuko dugu, nahaste homogeneoa lortu arte.
Limoi-krema: Esnea bereizita berotuko dugu. Beste katilu batean arrautza-gorringoak, arto-irin fina, azukrea, limoi-zukua eta limoi-birrindura nahastuko ditugu. Esnea duen katilura nahastea botako dugu, eta, loditu arte, berotu egingo dugu, denari eragin bitartean.
Tartaletak osatzen hasiko gara: orea luzatu, molde zirkular batez moztu eta ore-zatiak tartaleta-moldeen artean banatuko ditugu. Tartaleta-moldeak aurrez koipeztatu behar izan ditugu. Orea moldeetan jarri eta gero, limoi-kremaz beteko dugu, eta 30 minutuan laberatuko dugu. Labea 180 ºC-ko tenperaturan jarri behar dugu.
Merengea: Ura eta azukrea berotuko ditugu, karamelu-testura lortu arte. Bien bitartean, arrautza-zuringoak irabiatuko ditugu. Almibarra hari-itxuraz nahastuko dugu arrautza-zuringoekin, eta dena elur-punturaino irabiatuko dugu. Ondoren, pastelgintzako mahuka bat erabiliz, tartaleten gainean hedatuko dugu.
Ingredients
Directions