Superpostre goxo-goxoa eta ausarta proposatzen dizugu gaur. Mertxika krema teilekin! Bikaina da krema leuna eta goxoaren konbinazioa teila kurruskariekin. Animatu eta dastatu!
CÓMO ELABORAR ESTA RECETA PASO A PASO
Teilak egiteko: alde batetik, garbantzuen ura eta azukre-hautsa harrotuko ditugu bolumena bikoiztu arte eta geroko gordeko dugu.
Beste aldetik, hurrak, irina, gurin urtua eta gatza bol handi batean nahastuko ditugu. Pixkanaka-pixkanaka merenge beganoa gehituko dugu mihi batez lagunduta eta mugimendu inguratzaileak eginda.
Labekatzeko papera duen erretilu batean banatuko dugu nahasketa borobilak eratzen eta 170 ºC-tan labekatuko dugu 7 minutuz. Ondoren, uzten utzi eta erdibanatuko ditugu.
Mertxika krema prestatzeko: garbantzuen ura eta azukrea harrotuko ditugu, mertxikako Kaiku Km0 jogurtak isuri eta dena nahastuko dugu. Mertxika krema zerbitzatuko dugu, teilak jarriko ditugu eta txokolate beltz birrinduarekin apainduko dugu.
Oraingoan, garbantzuak egosteko erabili dugun ura ustiatuko dugu. Ur honen propietateei esker, harrotzea zuringoak bezain ondo ateratzen du aparra eta ordezko bikaina da gozogintza beganoarentzat.
Ingredients
Directions