Atzoko ogiarekin prestatutako tostadak baino gauza hoberik al dago gosaltzeko? Bada... budin gozo‑gozoa! Berrerabili sobera dagoen ogia eta prestatu postre harrigarri hau. Nola prestatu jakin nahi? Adi! Apurrak ere ez dira geratuko!
CÓMO ELABORAR ESTA RECETA PASO A PASO
Ogia zatitan moztu eta ontzi batean Kaiku Km0 esnearekin bustiko dugu. 20 minutuz beratuko dugu.
Ondoren, aurretik gurinarekin koipeztatutako labe-erretilu batean jarri eta geroko gordeko dugu.
Arrautzak azukre beltzarekin, jengibrearekin eta limoi-birrinduarekin batera irabiatuko ditugu nahasketa homogeneoa lortu arte eta ogi-erretiluan botako dugu.
190 ºC-tan labekatuko dugu 30 minutuz eta hozten utziko dugu moldetik atera aurretik.
Kasu honetan, aurreko egunetan soberan izan dugun ogia erabili eta aprobetxamendu-postre nagusia bihurtuko dugu. Esne pixka batean bustita eta arrautzarekin zein beste osagaiekin mamituz, burutzeko erraza eta gustu guztientzako postrea lortuko dugu.
Ingredients
Directions