Jogurta elikagai oso egokia da, gure eguneroko menuan sartzeko: kaltzioa emateaz gain, heste-flora zaintzen laguntzen digulako. Gainera, hainbat modutan har dezakezu, eta askotariko errezetetan erabil dezakezu, janari gozoak zein gazituak prestatzeko. Guk jogurta bestela jaten lagundu nahi dizugu; horretarako, bost errezeta prestatu ditugu, jogurta beste era batean dasta dezazun. Errezeta hauek ezagutzen al dituzu?
BIZKOTXOA
Jogurta daramaten errezeta ezagunenetako bat bizkotxoa da. Ideia bikaina da postrerako, askarirako edo afarirako. Asmatu egingo duzu, duda barik! Gainera, hainbat modutan egin dezakezu. Zaporezko jogurtek zaporea emango diote; horrez gain, txokolatezko edo marmeladazko geruza bat ere gehi diezaiokezu, eta, gainetik fruitu lehorrak jar ditzakezu. Edo aukera guztiak konbina ditzakezu! Zergatik ez? Hauxe da beste aukera bat: bizkotxoa erditik zatitzea, etxean egindako pastel-kremaz betetzea, txokolatezko geruza bat jartzea eta horren gainetik fruitu lehorrak jartzea. Zapore-festa izango da janari gozoak atsegin dituztenentzat! Bestalde, zapore bakarrez gozatu nahi baduzu, jogurt naturaleko bizkotxoa ideia bikaina da zuretzat. Zapore zoragarria dauka, eta oso suabea da.
TXOKOLATEZKO MOUSSEA
Txokolatezko eta jogurtezko moussea aukera oso krematsua da, eta amaiera ederra emango dio bazkari edo afariari, gonbidatuak dituzunean. Postre hori egin ahal izateko, harrotzeko esne-gaina, jogurt naturala eta nahi duzun txokolatea baino ez dituzu beharko. Apaingarri moduan, marrubiak edo mugurdiak gainetik jar ditzakezu, edo soberako esne-gain harrotua ere bai. Oso azkar egingo duzu, eta ezin gozoagoa da!
PASTEL FRESKOKO DADOAK, FRUTAREKIN
Postre freskagarria eta originala egin nahi baduzu, pastel freskoko dadoak egin ditzakezu, eta nahi duzun fruta gehitu. Ideia oso ona da, aurretik bazkari oparoa egin dugunean. Hona hemen beharko dituzun osagarriak: jogurta, gorringoak, azukrea, esne lurrundua, gelatina eta fruta (nahi duzuna). Geruza krematsu batean fruta bainatuz, nahasketa oso gozoa osatuko da, berritzailea izateaz gain.
LABEKO ALBERJINIAK, JOGURT-SALTSAREKIN
Honako errezeta hau prestatuta, zure alde exotikoena erakutsiko duzu: labeko alberjiniak, jogurt-saltsarekin, menta eta sesamo toke batez. Izugarri gustatuko zaizu! Ikus bezala, jogurtarekin postre gazituak ere egin ditzakegu. Eta soberako jogurt-saltsa hainbat janarirekin konbinatu ahalko duzu: haragiarekin, arrainarekin, entsaladekin… Plater hori prestatzeko, labean prestatu behar dituzu alberjiniak; ondoren, jogurt-saltsaz estali beharko dituzu, eta amaitzeko, bota itzazu sesamo-haziak eta menta-hosto batzuk. Listo!
IRABIAKIAK
Irabiakiak egitea oso erraza da, eta hainbat xedetarako har ditzakegu. Edozein osagai —nahi duzun fruta, txokolate, banilla— erabil dezakezu, hainbat irabiaki mota egiteko (argaltzeko irabiakiak, diuretikoak, freskagarriak…). Baina irabiaki guztietan jogurta gehitzen baldin baduzu, krematsuagoak izango dira, eta jogurtaren propietate guztien onurak ere hartuko dituzu.
Kaiku Km0 erabilita, hamaika errezeta prestatu ahalko dituzu. Aukera itzazu sorta edota zaporea, erabaki zer errezeta egin, eta aurrera! Hasteko, zein aukeratuko duzu zuk?