fbpx

Udazkena une aparta da beti kalera irteteko eta Euskal Herriak eskaintzen dizkigun lekuez gozatzeko. Ezkutatzen dituen txoko ikaragarriak bisitatzeko eta deskubritzeko, zeinetan senideekin, lagunekin, bikotearekin, bakarrik… gozatu. Zuk nahien duzun moduan!

Zaila da gure lurraldeko paisaia guztien artean bakarra aukeratzea, baina guk bost proposatzen dizkizugu udazken honetarako. Hona:

IRATIKO OIHANA:

Nafarroako Pirinioetan ezkutatutako leku zoragarria. Bertoko basoez osatutako oihan naturala, pagoak, haritzak eta izeiak dituena. Bertan aukera izango duzu naturaz gozatzeko, Europan paregabeko paisaia harrigarriaz liluraturik geratzeko eta txoko pribilegiatuetara eramango zaituzten bideetatik ibiltzeko, askatasun eta lasaitasun osoa sentiaraziko dizutenak. Gainera, egun hauetan, udazkenean baino ez gozatu dezakezun kolore-ikuskizun zoragarria ikusteko aukera izango duzu, hori bai, tapatu zaitez ondo!

PURON IBAIAREN HAITZARTEA

Burgoseko eta Arabako mugan ezkutatutako txokoa. 10 km-ko bidea, aparteko inguru natural benetan zoragarri batean ibiltzeaz gozatzen dutenentzat. Mendi erditik, izadi bete-betean igaroko zara. Gainera, askotariko tarteak daude, errazak zein zailak. Gustu guztientzako! Betiere ibairen ibilgua jarraituz, bere soinuaz eta inguruko aire garbiaz gozatzeko aukera izango duzu. Era berean, bideko tarteetan Erdi Aroko jatorria eta xarma berezia dituzten zenbait herri aurkituko dituzu. Huts egingo ez dizun ibilbidea!

BUTROIKO GAZTELUA

Gatika herrian, Bizkaiko probintzian, Butroiko Gaztelua dago, Erdi Aroko jatorria duen eraikin benetan zoragarria, paisaia euskaldun bete-betean dagoena. Senideekin egiteko bisita aparta, gustukoen duten errege eta erreginen ipuinean daudela uste dezaten. Eremu pribilegiatu batean dago eta palmondoak zein espezie exotikoak dituen parke batek inguratzen du. Gaur egun, tamalez ezin da barrura sartu, baina inguruneari eta eraikinaren fatxadari esker joan-etorri zoragarrienetako bat da udazkenerako. Gainera, Halloween gaua hain gertu izanda, familiarekin gozatzeko joan-etorri benetan izugarria izan daiteke!

XORROXIN UR-JAUZIA

Edozein adinerako bide aparta, Baztan Haranean kokatua, oso erraza eta zoragarria. Nekazal eremuko bidea da, amaieran ur-jauzi bat duena putzu eta guzti. Bertan, bazkaltzeko aukera izango duzue ikuspegi zoragarriez eta uraren soinuaz gozatu bitartean. Ibilaldiaren ostean, inguruko herriak bisitatu ditzakezue eta haranak duen udazkeneko xarma ezagutu.

JAIZKIBEL MENDIA

Itsasoaz eta naturaz gozatzea maite baduzu, hau duzu aukerarik onena. Hondarribia eta Pasaia herrien artean biak lotzen dituen bide bat aurkitu dezakegu, “Dorreen bidea” deritzona. Bidea itsas ertzetik doa; beraz, ibilaldi osoan zehar gure lurraldeko itsaslabar harrigarrienez gozatu dezakezu. Eta udazkenean ikuskizun benetan harrigarriaz gozatu ahalko duzu itsasoa haserre baldin badago, betiere distantzia batera, arriskurik gabe. Ikaragarria!

Udazken honetan gure lurraldea aukeratu, ez dugu zertan asko mugitu naturak eskaintzen dizkigun paisaia benetan zoragarriez gozatzeko. Hauek ezagutzera animatu bai?

Utzi iruzkina