fbpx

Aurten ikusi duzuen moduan, Kaiku Km0n ez dugu bakarrik ahalegina egiten kalitateko oneneko Km0 esnekiak eskaintzeko; era berean, jasangarritasunaren aldeko helburu argia dugu: gure prozesuak hobetzea eta berriztatzea gure ontzien kutsadura-indizeak murrizteko.

 

2022an egin genuen lehenengo aldaketa Kaiku gurinen bilgarria aldatzea izan zen. Ondoren, esne-pack jasangarriagoa etorri zen, ekoizpenean Co2 isurketen % 21

murrizten dituena. Gainera, Gurea produktu sortan, esne botilak birziklagarriak

dira % 100ean, eta jogurten edalontziak material biodegradagarriz eginda daude.

Bada, packetan aurrerapen eta aldaketa horiek pixkanakoak direnez, behintzat, berrerabiltzeko erraztasun guztiak izan ditzazuen nahi dugu. Horregatik guztiagatik,

Gurea ontziez abiatuta neurgailu bat urratsez urrats egiteko modua erakustea gustatuko litzaiguke:

Demagun Gurea jogurt gozo-gozo bat amaitzen dugula, marrubizkoa, bananazkoa, limoizkoa… bost axola. Bai, Gurea jogurt benetan krematsu hori amaitzen da, pena bat da, baina bizitzako konturik onenak dosi txikietan datoz. Igandea da eta lanera eramateko bizkotxo gozo-gozoa prestatzeko ardura dugu. Arratsalde osoa duzu Kaiku errezeta bat prestatzeko, baina, bat-batean, ez duzu neurgailua aurkitzen. Ondo da, arazorik ez. Estutasun horretatik ateratzeko urratsez urratsa erakutsiko dizugu.

Baina, zein osagai beharko ditugu gure Gurea jogurta neurgailu bihurtzeko?

Beharko duzuna:

 

– Gurea jogurta (marrubizkoa, naturala, gaingabetua, bananazkoa, limoizkoa…

gustukoen duzuna!

– Ura eta xaboia.

– Sukaldeko papera.

– Errotuladore iraunkor beltza.

 

  1. urratsa Tapa baztertu eta Gurea jogurtaren ontzia baino ez dugu erabiliko.
  2. urratsa Sukaldeko paper zati batekin barruko aldea garbituko dugu arretaz.

Ondoren, ura eta xaboiarekin garbituko dugu ezer ez geratu arte. Lehortzen utziko

dugu.

  1. urratsa Behin lehor, errotuladorea erabiliko dugu jogurtean neurriak jartzeko.
  2. urratsa Hona zure jogurtean jarri beharreko 3 markak

Neurriak:

 

115 gr – Kaikuren hitzaren edo agertzen den baserriko teilatuaren mokoaren gainean.

100 gr – Kaiku hitzaren erditik.

50gr – Gurea hitzaren erditik.

25 g. Gurea hitzaren azpitik.

 

Urrats gehigarria. Dagozkion neurriak jarri ondoren, jogurta apaindu dezakegu

nahien dugun moduan, baita markak errepasatu ere.

 

Horrela, duela hilabete batzuk argitaratu genuen amonaren tarta errezeta egin nahi bagenu, bi ontzi beharko genituzke, Kaiku hitzeraino, esne erdigaingabetua, emaitza oso ona lortzeko.

 

Espero dugu eskulana erabilgarria suerta dakizun zure Gurea ontziak erabiltzeko!