fbpx

Komunikabideetan entzuten dugunean planeta hondatzen ari garela, guztiok geratzen gara beldurtuta eta kezkatuta. Baina egiten al dugu ezer ingurumena zaintzeko?

Azkeneko hilabeteetan, behin eta berriz nabarmendu dute zeinen garrantzitsua den plastikorik ez erabiltzea beharrezkoa ez denean. Material hori asko erabiltzen da bilgarrietan, erraz eta merke fabrikatzen baita, eta, gainera, denbora luzez irauten baitu. Baina horrexek egiten du, hain zuzen ere, material kutsakorrenetako bat.

Horrenbeste irauten duenez, kalte larriak eragiten ditu ingurumenean. Hori hala, guztion esku dago gure eguneroko martxan aldaketa errazak egitea, gero eta gutxiago kontsumitzeko.

Esate baterako, merkataritzan plastikozko poltsak erabiltzeko joera aldatzen ari da. Herritarrak gero eta prestuago ageri dira erabilera bakarreko poltsak ez baliatzeko, eta, haien tokian, bestelako material berrerabilgarriz egindakoak eramaten dituzte aldean. Halaber, frutak edo barazkiak gordetzeko poltsak ere aldatzen ari dira, eta pertsona askok eta askok paperezkoak hautatzen dituzte, edota etxetik eramaten dituzte oihalezko poltsak. Hamaikatxo aukera ditugu esku-eskura.

Guk gaur gure ekarpentxoa egin nahi dugu, eta oso erabilgarria izango den aurkikuntza bat partekatu nahi dugu, errutinari heltzen eta etxeko txikiak eskolan hasi diren honetan. Ogitartekoa, merienda edo bazkariaren tupperra gordetzeko poltsa berrerabilgarriak.

Oihalez egindako poltsak dira, hainbat diseinurekin: apartekoak janaria etxetik eraman behar dugunean sortzen zaizkigun beharrei erantzuteko.

Espainiako ikastetxeek, sei urtean, batez beste 324.000 m2 aluminio-paper kontsumitzen dute; hau da, sei milioi kg CO2 –beroketa globala eragiten duen gas nagusietako bat–. Aurkitu ditugun poltsa hauek batez beste sei urte irauten dute, eta 0,3 kg CO2 baino ez dute isurtzen.

Poltsa hauek izugarri errazten digute bizimodua, eta murriztu egiten dute aluminio-paperaren eta tankerakoen kontsumoa. Seme-alaben otordua edo geure hamaiketakoa eramateko daude diseinatuta. Ogitarteko bat, sandwich bat, fruta edo menu oso bat gorde daiteke bikain, hainbat konpartimentutan.

Osagai paregabeak ditu elikagaiak tenperatura egokian gordetzeko; barneko geruza orbanen kontrakoa da, eta kanpokoa, berriz, iragazgaitza. Makinaz garbi daitezke, oso arinak dira eta erraz ixten dira… Guzti-guztia pentsatuta dago; hori dela eta, ez egin dudarik… Animatu ezagutzera eta eguneroko martxan erabiltzera!

Eta zuk, zer egiten duzu horrenbeste ematen digun ingurunea zaintzeko? Izugarri zaindu behar baitugu ordainetan! Kontatu gizarte-sareetan.

Utzi iruzkina