¡KLIK! ¡KLIK! Baietz argazkiak etengabe ateratzen dituzula gure lurretik paseatzen
duzunean? Pasaia eta herri harrigarriak ditugu eta, postal baten duinekoak! Gogoan hartu
eta prestatu zure joan-etorria, hona herri berezienetako batzuk!
1. Biosferaren erreserba den herria, Bermeo.
Marinel-herri ederra, Matxitxako lurmuturraren ondoan. Paseatu bere portu zaharretik eta
arrantzaleen etxe xarmagarrietatik, ezagutu alde zaharra eta monumentu historikoak,
Ertzilla Dorrea adibidez.
2. Gaztelugatxeko San Joan, harrien arteko uhartetxoa.
Eskailerak igotzeko prest? Ikuspegiak merezi du! Zehazki, 231 eskaloi, non San Joan
baselizaz, X. mendeko santutegiaz, gozatu ahalko duzu. Jo kanpaia hiru aldiz eta… eskatu
desio bat!
3. Zumaia, fenomeno berezia.
Gozatu fenomeno geologikoaz bere kostaldean, paisaia ikaragarria sortzen duen harri
laminatuen gainazala. Fenomeno horri Flysch deritzo, eta zenbait ikus-entzunezko
ekoizpen oso famatuen agertoki izan da. Itsasbeherarekin, horien gainetik ibiltzeaz gozatu
ahalko duzu.
4. Kotxez ibili Baztan Ibarratik.
Prestatu zure ibilbidea eta bisitatu Nafarroako eremu xarmagarri hau: Almandoz, Ziga,
Irurita, Arizkun, Amaiur, Urdatx, Zugarramurdi eta Elizondo. Onena amaieran! Elizondok
xarma berezia baitu, misterioz betea. Ibarraren hiriburuak etxetzar eta jauregitxo
ikaragarriak ditu, Arizkunenea jauregi barrokoa adibidez, diseinu frantsesekoa. Gainera,
txokolatea maite baduzu, Elizondo zure gustukoena izango da!
5. Durango eta Mañaria ibaia gaineko zubia.
Paseatu bere alde zaharretik eta saiatu imajinatzen herri zoragarri honen historia, 1937an
bonbardatua izan zena eta zeinean besteak beste, udalaren eta Andra Maria basilikaren
aparteko eraikinak aurkituko dituzun.
6. Hondarribia.
Gipuzkoako kostaldean arrantzaleen etxeen koloreaz gozatu ahalko duzu Portu auzoan.
Paseatu, Eremu harresituaren barruan, Monumentu Historiko Artistikoa izendatua eta
irailean bisitatu badezakezu, egundoko desfile militarraz gozatzeko aukera izango duzu,
aparta!
7. Guardia, Erdi Aroko herria.
Errioxarekin mugan, Errioxa Jatorri Izenean dagoen herri hau aurkitzen dugu, hainbat eta
hainbat upeltegiz inguratuta dagoena. Bista ederrak dituen herria da, harresiz inguratua,
non kotxez sartu ezin den! Hiribildu honek lurrazpiko upeltegiak ditu, eta hondoratzeak
ekiditeko, automobilen zirkulazioa debekatu dute. Askoz hobe! Aparta da eta paseatzeko
eta bere kale xarmagarrietan galtzeko.
Zerrenda amaiezina izango litzateke guztiak gehituko genituzke eta! Euskal Herrian, herri
xarmagarriak ditugulako, bertako jendeari esker, ikaragarriak direnak! Kontaiguzu iruzkin
batean zein den zure herririk gustukoena, ziur argazkiak dituzula!