fbpx

Ipar hemisferioko urteko gau laburrenean eta argitsuenean, San Juan nonahi dago Euskal Herrian. Magiak dena hartzen du eta ekainak 23 gau benetan berezia bihurtzen du denontzat. Udari hasiera ematen dion ospakizun hau bizi izan ez baduzu, artikulu hau gidaliburu gisa erabili dezakezu solstizioaren jaian parte-hartzeko ohitura duten herriak ezagutzeko.

Asko dira egun horretarako eta hurrengotarako antolatzen diren errituak, ekitaldiak eta prozesioak, oso desberdinak gainera lekuaren arabera.

Ohikoena eta funtsezkoena da sua, bertan urtean zehar gertatutako txarra erretzen da. Superstiziosoenek diote hirutan salto egiten badugu hurrengo urtea ona izango dela, zenbait desira beteko direla eta arimak araztuko direla.

Energia txarrak kentzeko eta zorte ona bilatzeko beste modu bat da olatuak bederatzi aldiz saltatzea itsasoari bizkarra emanik, hori egiteak emakumeen ugalkortasuna handitzen zuela esaten zen ere. Eta azken erritua da txopo bat landatzea herriko plazan edo eliza aurrean.

San Juan hemen nola ospatzen den hobeto jakin dezazun, ibilbide bat egingo dizugu bisitatu behar dituzun ezinbesteko tokiekin, zuzenean bizi dezazun.

 

SAN JUANEN HUTS EGIN EZ DITZAKEZUN EUSKADIKO 5 TOKI:

TOLOSA

Herri nabarmenetakoa, batez ere, eskaintzen duen ikuskizunaren dibertsitateagatik: badauka prozesio polita San Juan harkaitzetik buruhandiekin, erraldoiekin eta txistulariekin, armen alardea 14 taldez osatutakoa, bakoitza 40 eta 60 eskopetariekin, jantzi alaiak daramatzatenak eta ikusleei Bordon Dantza erakusten dietenak. Dantza hori Nafarroa eta Gipuzkoa arteko Beotibarko batailan sortu zen. San Juaneko Zortzikoa eta Aurreskua dantzatzen dira ere. Leku aparta da egun batzuk emateko eta uda primeran hasteko.

 

ZUGARRAMURDIKO LEIZEAK

Zugarramurdiko leizeak dira mapan adierazi beharreko ondorengo puntua. Ingurumenaren xarmaz eta leizeen bitxikeriaz eta historiaz abiatuz, San Juan gautik gertuen dagoen larunbatean akelarre bat aurkezten da, zeinean sorginek txalapartaren soinuan dantza egiten duten zanpantzarrak agertu arte euren zintzarria joz sorginak uxatzeko. Plan dibertigarria da benetan sorginei beldurra galtzeko.

 

LEIOA

Bertan ekainak 23 jai astearen hasiera baino ez da. Hor ere suaz, akelarre batez gozatzen dute eta kalejira bat egiten dute lastargiekin. Ekitaldia gaua heltzean hasten da, herria ilunpetan dagoenean. Farolak ere amatatzen dira eta guztiek lastargiak eskuan ibilaldi bat jarraitzen dute su handi batean amaitzeko. Noski, kontzertuak eta txosnak ere badaude. Eguneko edozein ordutan gozatzeko jai osoak.

 

DONOSTIA

Bestalde, egun honetan Euskal Herriko hiriburuetako batean bazaude, informatu zaitez euren gune turistikoetan, ekitaldi bereziak ere baitaude. Donostian, adibidez, ohitura polita daukate: enbor bat erretzea Konstituzio Plazan. Jendea gerturatzen da enborra nola erretzen den ikustera eta errautsak baino ez geratzen direnean, bakoitzak azal zatitxo bat hartzen du eta etxera darama. Hurrengo urtera arte gordetzen dute, suan berriro botatzeko eta berria hartzeko, eta horrela urtero. Sekulako modua da gau horretan sortutako bibrazioak mantentzeko.

 

TORRALBA DEL RÍO ETA AURITZ

Azkenik, Auritz bisitatu dezakezu Nafarroan, non Hirusta dantzatzen den. Torralba del Río ere bisitatu dezakezu, non herri osoaren parte-hartzearekin Juan Loboren, Behe Erdi Aroko bidelapur ospetsuaren, harrapaketa eszenaratzen den, gainera, San Juan elkarteko kideek ‘Baile de la Balsa’ dantzatzen dute. Ohiturei leial dirauten emankizunak eta San Juan gaueko esentzia transmititzen dituztenak.

 

Orain, asteburu honetarako aukeratu ditzakezun plan interesgarri batzuk ezagutzen dituzula, irrikatan gaude non igaroko duzun eta urtero data honetan jarraitzen duzun erriturik badaukazun jakiteko. Igandean eskatzen dituzun desira guztiak bete daitezela!

Utzi iruzkina