Masailak soberan dituzu eta ez dakizu horiekin zer egin?
Kaiku Km0k ukatu ezin izango duzun irtenbide bat eskaintzen dizu, prest?
Pasta masail betea... gozo-gozoa! Bestela, begirada bat bota iezaiozu gure errezetari, non pausoz-pauso erakusten dizugun ravioli horiek nola egin, platera garbi utziko duzue!
CÓMO ELABORAR ESTA RECETA PASO A PASO
Irina arrautza gorringoekin, urarekin, oliba-olioarekin eta gatzarekin oratuko dugu testura homogeneoa lortu arte. Estalita alde batera utzi eta hoztuko dugu 30 minutuz, gutxi gora behera.
Masail haragia zirpildu, saltsa bereiz gorde, eta lehenengoa albaka zehatuarekin nahastuko dugu. Pasta orea irineztatutako azalera batean luzatu eta gainean masail zatiak jarriko ditugu.
Betetzeko zatien ingurua busti, orea tolestuz estali eta ore-mozteko batekin moztuko ditugu. Pasta 4 minutuz, gutxi gora behera, egosi, iragazi eta gogokoen dugun platerean jarriko dugu.
Masail saltsa, esne-gaina, tomate-kontzentratua, gatza eta piper-beltza lapiko batean jarri eta nahastuko ditugu berotu arte. Saltsa platerean intxaur xehatuekin gehitu eta albaka orriekin apainduko dugu.
Ingredients
Directions