Igande honetan zer plater egin dezakezun pentsatzen ari zara? Anima zaitez barazki tartaleta
hauekin, hasierako plater gisa nahiz mokadu baterako balio du.
Otordu gozo eta osasungarria!
CÓMO ELABORAR ESTA RECETA PASO A PASO
Sardexka baten laguntzaz, katilu batean ahuntz-gazta, esne-gaina, baratxuriak, bi arrautza eta albaka xehatua nahastuko ditugu. Nahierara onduko dugu.
Molde borobil batean labeko papera jarrita hostore-orea zabalduko dugu. Soberakina moztuko diogu eta oreari aurreko nahastearen geruza bat gehituko diogu.
Tartaletari barazki salteatuak botako dizkiogu (aprobetxamenduzko produktua) parekatuta geratu daitezen saiatuz eta tomate lehorrekin apainduko dugu. Pintzel baten laguntzaz molde kanpoko masa oliba-olioz bustiko dugu eta gainetik gatzez hautseztatuko dugu.
Labean sartuko dugu 220ºC-tara 20-25 minutuz, edo orea txigortu arte. Moldetik atera aurretik 20 minutu utziko ditugu. Epel zerbitzatuko dugu edo giro-tenperaturara, albaka freskoz apainduta eta oliba-olio apur batekin.
Ingredients
Directions