Bazkaltzeko ordua! Hemengo ukitua duen bazkari mamitsua eta zaporetsua jateko gura duzu? Haragi-bolak Erronkari gaztazko saltsan izugarri gustatuko zaizkizu! Animatu eta prestatu errezeta gozo hori, ziur asko, mokofinenak ere konkistatuko dituzu! Ezagutu gure webgunean nola prestatzen den urratsez urrats!
CÓMO ELABORAR ESTA RECETA PASO A PASO
Haragi-bolak egiteko: bol batean nahasi behar ditugu haragi birrindua, ogi gogorrarekin (ogia dadotan zatituta). Esne osoa, arrautza, perrexil birrindua, gatza eta espeziak botako ditugu.
Dena oratuko dugu, ore homogeneoa lortu arte. Ondoren, bolitxoak egingo ditugu. Haragi-bolak irinetik pasatu, eta zartagin batean txigortuko ditugu, oliba-olioz. Plater batean gordeko ditugu, eta behean paper xurgatzailea jarriko dugu.
Saltsa egiteko: gurina zartaginean jarriko dugu, gari-irina gehitu, eta hagaxka batekin eragingo diogu. Esne beroa pixkanaka gehituko dugu, eta loditu arte kozinatuko dugu, eragiteari utzi gabe.
Tarte hori igaro ondoren, Erronkari gazta gehituko dugu, eta urtzen joango da. Gorde ditugun haragi-bolak hartuko ditugu, saltsan sartu, eta tuperrean gordeko ditugu.
Ingredients
Directions