Goiza hondartzan igarotzea, igerilekuan sartu-irten bat gatza kentzeko egitea, gose handia izatea eta mahaian hegaluze enpanadilla gozoak zure zain edukitzea.
Gutariko edonoren ametsa izan liteke. Kaiku Km0k amets hori bete nahi du... Horregatik, errezeta gozo hau proposatzen dizuegu zure ametsak bete daitezen!
NOLA PRESTATU ERREZETA HAU URRATSEZ URRATS
Katilu zabal batean esnea oliba-olio birjina estrarekin eta gatzarekin nahastuko dugu. Irina bahetu eta eskuetara itsasten ez den ore homogeneoa lortu arte nahastuko dugu. Garrantzitsua da gehiegi ez oratzea testura egokia lortzeko.
Orea estali eta jalkitzen utziko dugu ordu batez. Barrubetea prestatzeko katilu batean sofritoa, hegaluzea oliba-olioan, bi arrautza egosi txikituak eta oliba berde txikituak nahastuko ditugu. Barrubetea gordeko dugu.
Orea 2 mm-ko luzera lortu arte zabaldu eta nahi dugun neurriko zirkunferentziak egingo ditugu ore-mozteko batekin. Barrubete koilarakada batekin bete eta ertzak tolestuz enpanadillak itxiko ditugu.
Enpanadillak laberako paperarekin erretilu baten gainean jarri eta azala arrautza irabiatuarekin margotuko dugu. 180 ºC-tan labekatuko dugu 25 minutuz.
Ingredients
Directions