Bai usan ona duen otarrainxka eta arrain zopa honek! Zapore hobea izango du orduan! Zopa hau zure aliatu aparta izango da egun hauetako afari zein bazkarientzat! Oso erraza eta zaporez betea.
CÓMO ELABORAR ESTA RECETA PASO A PASO
Tipula, piper berdea eta gorria kubotxotan moztuko dugu eta lapiko batean oliba-olioarekin arin frijituko ditugu prest egon arte. Otarrainxkak zuritu, geroko gorde eta buruak zein azalak gorrituko ditugu aurreko barazkiekin batera.
Brandya gehitu eta urritzen utziko dugu. Guztiz urritzean, azafraia gehituko dugu, irabiatuko dugu, tomate birrindua zein pimentoi gozoa isuriko ditugu eta berriro irabiatuko dugu.
Arrain-saldarekin estali eta dena 20 minutuz egosiko dugu. Ondoren, guztia Kaiku Km0 kozinatzeko esne-gainarekin batera birrinduko dugu zopa pixka bat loditzeko, iragazi eta berriz berotuko dugu.
Irakiten hasten denean, gorde ditugun otarrainxkak, txirla garbiak eta zatitutako zapoa su ertainean egosiko ditugu 3 minutuz. Ondoren, zerbitzatu eta perrexil freskoarekin apainduko ditugu.
Ingredients
Directions