fbpx

 150 g ahabi
 150 g marrubi
 50 g azukre
 2 limoi
 4 Graham galletak
Yields4 Servings
Total Time30 mins

TweetSave
RatingDifficultyBeginner

Tenperatura altuei aurre egiteko, etxeko erremedio errazenetariko bat izozki freskoak prestatzea
da…
Kaiku Km0-tik jogurt greko eta frutadun izozkiak nola prestatu kontatuko dizugu!

NOLA PRESTATU ERREZETA HAU URRATSEZ URRATS

1

Bi katilu ezberdinetan zati lodietan moztutako marrubi eta ahabiak jarriko ditugu. Katilu bakoitzari limoi erdirekin egindako zukua eta koilarakada bat azukre gehituko dizkiogu. Nahastu eta 10 minutuz utziko ditugu.

2

Bitartean, Kaiku Km0 jogurt grekoa esnearekin, limoizko zukuarekin eta gainontzeko azukrearekin irabiatuko dugu estura krematsu homogeneoa lortu arte. Galleta zati txikiak gehituko dizkiogu eta kontuz nahastuko ditugu apurtu ez daitezen.

3

Izozkien moldeetan, lehenik marrubi kapa bat jarriko dugu eta jarraian jogurtaren nahasketa goialdean ahabi kapa batentzako nahikoa espazio utziz. Leunki moldea mahaiaren kontra kolpekatuko dugu osagaiak egokitu daitezen. Azkenik ahabiak gehituko dizkiogu eta izozkien euskarriak jarriko dizkiegu.

4

Gutxienez 4 orduz sartuko dugu izozkailuan, edo gogor geratu arte. Moldetik atera aurretik pare bat minutuz itxaron errazago atera dadin.

Ingredients

 150 g ahabi
 150 g marrubi
 50 g azukre
 2 limoi
 4 Graham galletak

Directions

Jogurt greko eta frutadun izozkiak