Errezetan «hostopiltxoak» deitu arren, berez, «hostopilkoteak» dira! Eta MANGO-kremarekin, ezin gozoagoak! Animatu eta bete ezazu ohiko hostorea fruta exotiko batez. Prestatzeko urratsak bioaren estekan dituzu. Gustatu al zaizu?
CÓMO ELABORAR ESTA RECETA PASO A PASO
Hostopiltxoak egiteko: hostore-orri bat bestearen gainean jarriko dugu. 7 zentimetroko zirkuluak moztuko ditugu, molde batez. Arrautza irabiatua erabiliz pintatuko ditugu, eta erretilu baten gainean 15 minutuan laberatuko ditugu, 200 ºC-ko tenperaturan. Erretilua aurrez laberako paperez estali behar izango dugu.
Mango-krema egiteko: mangoak kubo-itxurako zatitxotan moztuko ditugu. Irabiagailuan birrindu eta gero, aparte gordeko dugu. Esnea eta esne-gaina ontzi batean berotuko ditugu. 3. urratsa, bideoan?
Beste ontzi batean, arrautza-gorringoak, azukrea eta arto-irin fina irabiatuko ditugu. Mango birrindua ere barruan gehituko dugu. Esne-gaina eta esnea bero daudenean, nahaste osoa hara isuri eta berotuko dugu, loditu arte. Hozten utziko dugu.
Hostopiltxoak zeharka moztu, eta mango-kremaz beteko ditugu. Txokolatea marian berotu eta gero, tarta edertuko dugu txokolate urtua eta pistatxoak gehituz.
Ingredients
Directions