Askok lortu zenuten Kaiku katilua. Baina katiluak ez du soilik edari gozoetarako ontzi gisa balio! Xarma handiko gosari edo azkenburuak prestatzeko ere erabil dezakegu. Guk gaur Kaiku katiluan prestatutako limoi-tarta proposatzen dizuegu.
CÓMO ELABORAR ESTA RECETA PASO A PASO
Bol batean, gurin urtua, arrautzak, limoi-zaporeko jogurta eta banilla-esentzia nahastuko ditugu. Azukrea gehituko diogu eta, ondoren, irin bahetua eta legamia kimikoa.
Guztia nahastuko dugu eta limoi baten birrindura erantsiko diogu. Katiluak ¾ beteko ditugu bizkotxo-nahastearekin eta mikrouhin-labean sartuko ditugu, potentzia maximoan, 2 minutuz, gutxi gorabehera.
Bol batean, azukre-hautsa, harrotzeko esne-gaina eta limoi-zukua nahastuko ditugu, eta hagatxodun irabiagailu elektriko batekin irabiatuko dugu, krema lodia izan arte.
Pastelgintzako mahuka baten laguntzaz, bizkotxoaren gainaldea apainduko dugu. Azkenik, lima baten azala birrinduko dugu glasatzearen gainean.
Ingredients
Directions