fbpx
OSAGAIAK:
Betegarria egiteko:
 1 mertxika
 150 ml Kaiku Km0 esne oso
 150 ml Kaiku Km0 harrotzeko esne-gain
 3 gorringo
 60 g azukre
 60 g arto-irin fina
 2 jogurt Kaiku Bifi Km0 intxaurrekin
Orea prestatzeko eta apaintzeko:
 Ore hautsi orri bat
 Oliba-olioa
 2 mertxika
 Intxaurrak oskolik gabe
 1 arrautza
Yields8 Servings
Total Time50 mins
TweetSave
RatingDifficultyBeginner

Benetan gustuko izango duzun postrea proposatzen dizugu! Mertxika crostata intxaurrekin. Tarta fina, leuna eta zaporez betea. Intxaur ukituak gozamen bihurtzen du errezeta hau, ukitu kurruskaria ematen baitio.

CÓMO ELABORAR ESTA RECETA PASO A PASO

1

Betegarria egiteko: mertxika zuritu eta zatituko dugu, irabiagailuan birrindu eta geroko gordeko dugu. Esnea eta esne-gaina kazo batean berotuko ditugu. Beste bol batean, gorringoak, azukrea, arto-irin fina eta jogurtak irabiatuko ditugu.

2

Mertxika birrindua gehituko dugu eta esne-gain eta esne nahasketa bero dagoenean, nahasketara isuriko dugu eta loditu arte berotuko dugu irabiatzeari utzi gabe. Geroko gordeko dugu.

3

Orea prestatzeko eta apaintzeko: aurretik oliba-olioz koipeztatutako erretilu batean jarriko dugu ore hautsia eta betegarria isuriko dugu muturretan espazioa utzita ondoren toleste ahal izateko.

4

Apaintzeko mertxika ataletan moztuko dugu eta betegarriaren gainean jarriko erdian izar bat egiten eta borobil bat kanpoaldean. Intxaur birrinduekin apainduko dugu eta soberan dagoen orea barrura tolestuta crostata itxiko dugu. Ertzak arrautza irabiatuarekin margotuko ditugu eta 190 ºC-tan labekatuko dugu 25 minutuz.

Ingredients

OSAGAIAK:
Betegarria egiteko:
 1 mertxika
 150 ml Kaiku Km0 esne oso
 150 ml Kaiku Km0 harrotzeko esne-gain
 3 gorringo
 60 g azukre
 60 g arto-irin fina
 2 jogurt Kaiku Bifi Km0 intxaurrekin
Orea prestatzeko eta apaintzeko:
 Ore hautsi orri bat
 Oliba-olioa
 2 mertxika
 Intxaurrak oskolik gabe
 1 arrautza

Directions

1

Betegarria egiteko: mertxika zuritu eta zatituko dugu, irabiagailuan birrindu eta geroko gordeko dugu. Esnea eta esne-gaina kazo batean berotuko ditugu. Beste bol batean, gorringoak, azukrea, arto-irin fina eta jogurtak irabiatuko ditugu.

2

Mertxika birrindua gehituko dugu eta esne-gain eta esne nahasketa bero dagoenean, nahasketara isuriko dugu eta loditu arte berotuko dugu irabiatzeari utzi gabe. Geroko gordeko dugu.

3

Orea prestatzeko eta apaintzeko: aurretik oliba-olioz koipeztatutako erretilu batean jarriko dugu ore hautsia eta betegarria isuriko dugu muturretan espazioa utzita ondoren toleste ahal izateko.

4

Apaintzeko mertxika ataletan moztuko dugu eta betegarriaren gainean jarriko erdian izar bat egiten eta borobil bat kanpoaldean. Intxaur birrinduekin apainduko dugu eta soberan dagoen orea barrura tolestuta crostata itxiko dugu. Ertzak arrautza irabiatuarekin margotuko ditugu eta 190 ºC-tan labekatuko dugu 25 minutuz.

Mertxika eta intxaur crostata