Kaikun brunch-a ezagutzen genuen modan jarri baino lehen, egia esan, euskaldunoi hamaiketakoa ez digu inork kentzen! Gainera, nahi izatekotan, hamaiketakoa hamabietan egiten dugu eta kito.
Berandu esnatzeko eta denboraz gosaltzeko sasoia da... Horregatik, gosariaz gozatzeko tokiko produktuekin egindako errezeta gozo-gozoa dakartzazuegu.
CÓMO ELABORAR ESTA RECETA PASO A PASO
Arrautzak katilu batean gehituko ditugu. Kozinatzeko esne-gaina, gatza eta piper-beltza gehituko ditugu. Minutu pare batez irabiatuko dugu.
Zartagin batean gurina su ertainera urtu eta arrautza irabiatuak gehituko ditugu. Sua minimora jaitsi eta arrautzak gelditu gabe nahastuko ditugu krematsu egon arte. Sutik aterako ditugu.
Ogi-opilak erditik zatiturik gurin apur batekin zartagin batean doratuko ditugu.
Ogi-opil bakoitzaren gainean orritan moztutako ahuakatea, arrautza nahasiak eta izokin ketu xerra bat jarriko dugu. Alpapa kimuekin apaindu eta zerbitzatuko dugu.
Ingredients
Directions