PRO-FI-TE-RO-LAK... Guk bost silaba horiek oooso gustuko ditugu. Eta zuk ere bai, ezta? Orduan ezinbestean dastatu behar dituzu txokolatetan bustitako profiterolak. Errezeta urratsez urrats azaldu dizugu gure webgunean!
CÓMO ELABORAR ESTA RECETA PASO A PASO
Profiterolak: ontzi batean esnea berotuko dugu, gurinarekin, gatzarekin eta azukrearekin batera, irakiten hasi arte. Irina kolpe batez botako dugu, eta mihi-itxurako koilaraz eragingo diogu, orea ontziko hormetatik askatu arte.
Sutik aldenduko dugu, eta orea bost minutuan eztitzen utziko dugu. Gero, arrautzak banan-banan botako ditugu, eta arrautza bakoitza botatzean oreari eragingo diogu, arrautzak multzoan ondo integra daitezen.
Pastel-mahuka batera isuriko dugu orea, eta laberatzeko papera duen erretilu baten gainean profiterolak osatuko ditugu. 15 minutuan labean utziko ditugu, 190 ºC-tan.
Txokolatezko estaldura: esne-gaina berotu ondoren, sutik kenduko dugu. Txokolatea eta gurina zatiz zati gehituko ditugu, eta oreari eragingo diogu, zatiak urtu arte. Profiterolak prest daudenean, labetik atera eta estalduran bustiko ditugu.
Ingredients
Directions