fbpx

Gabonak gero eta gertuago daude, gogoan dituzu jada egun hauetarako platerak? Zalantzak badituzu, ez ahaztu Kaiku Km0 esnea! Erabilera askoko osagaia da, zeinarekin zure jankideak liluraturik uzteko errezeta apartak prestatu. Zuretzat aukeratu ditugun hiru errezetak jakin nahi?

VICHYSSOISE

Porru krema gozo hau zure menurako lehenengo plater aparta izango da. Hasteko modu paregabea, errezeta suabea baina osoa, guztiak liluratuko dituena. Gainera, hotza zein epela jan dezakezu; hortaz, emaiozu gustukoen duzun ukitua! Beharko duzuna: porruak, patata, tipula, esnea eta esne-gaina.

LEGATZA KREMAREKIN ETA PATATEKIN

Egun hauetan ditugun hainbeste tripa-festekin arraina aukera paregabea da lehenengo platerarako. Zer deritzozu legatza kremarekin eta patatekin prestatzeari? Esne-kremak ukitu berezia ematen dio legatzari eta originaltasuna gehitzen dio platerari. Gainera, labean egindako patatekin osatzen baduzu, plater ezin hobea lortuko duzu. Hona beharrezko osagaiak: legatza eta patatak osagai nagusi gisa, eta kremarako: tipula, gazta, piperbeltza, gatza, ardo zuri pixka bat eta esnea. Nahi baduzu, kalabaza pixka bat gehitu diezaiokezu platerrari kolorea emateko. Eta kito!

ARROZ-ESNEA

Arroz-esnea klasiko hutsezina da. Zure Gabonetako menurako postre gozo-gozoa eta gainera egiteko erraza. Gehitu kanela, banilla edo limoi-azal pixka bat eta eman iezaiozu zure ukitua. Zure Gabonetarako menua esnearekin osatzeko postre krematsua. Zer deritzozu?

Aukera ezazu gure Kaiku Km0 esne moten artean ondoen doakizuna: osoa, erdigaingabetua edo gaingabetua. Edozein aukeratuta ere, asmatuko duzu. Ezin izango diozue menu oso honen zaporeari eutsi.

Utzi iruzkina