fbpx

Gabonak herri-ohiturez beteta daude, baina bazenekien zeintzuk diren ospetsuenak gure herrian? Euskal Herrian Gabonak modu berezian bizi dira eta badaude zenbait ohitura denboran zehar mantendu direnak, zeintzuk diren jakin nahi?

Ospetsuena eta gure kulturako berezkoa, dudarik gabe, Olentzero da. Nafarroako pertsonaia da, ikazkina lanbidez eta Eguberri-egunean opariak banatzen dituena. Urtean zehar zintzoak izan ez diren umeei Olentzerok ikatza ekartzen diela da gehien ezagutzen den sinesmena.

Pertsonaia honekin batera doa Mari Domingi, bere bikotea, egun horretan opariak banatzen laguntzen diona. Gainera, bestelako pertsonaia mitologikoak egiten dute bat berarekin, hala nola Galtzagorri, Basajaun eta Lamia, Gabon-gauaren aurreko egitekoetan laguntzen diotenak.

Gabon-gauaren aurreko egunean ikus dezakegu Olentzero eta gainera haurrek zein nagusiek aukera dute baserritar jantzia janzteko eta desfileaz gozatzeko. Desfile hauetan Euskal Herriko pertsonaia ospetsuenak desfilatzen dute, adibidez, zanpantzarrak, ibilbide osoa girotzen dutenak!

Bazenekien Olentzero ospatzeko hainbat modu ditugula hiriaren eta herriaren arabera? Agurainen (Araba) Olentzero ikazkin bat da, urtean zehar goi-mendian bizi dena eta bertatik abenduaren 24ko gauean baino ez jaisten dena. Egun horretan berri onak zabaltzen ditu eta otoruntza on batean mendian dagoenean dastatu ezin duen janariaz gozatzen du. Olentzerok ondo jatea du gustuko, argi dago hemengoa dela!

Hondarribian (Gipuzkoan) Olentzero pipa batekin, kapoi batekin (tamaina handiko oilarra), arrautzekin eta ardoarekin dator. Olentzero herri honetan agertzen denean, barbakoa handia prestatzen da eta sardinak eskaintzen dira nahi duten herritar guztiei. Oso gustuko dugu plan hori!

Lesakan (Nafarroa) adibidez, desfilea ohiko ibilbidea egin eta ikusle guztiek askarirako janaria edo dirua jaso ondoren, su ematen zaio. Harrigarria, ezta? Eta Leitzan (Nafarroa) Olentzero Elizako kanpandorretik jaisten da, hori bai ikuskizuna!

Amaitzeko, ezin dugu ahaztu Gabonetako menua, hemen sukaldaritza asko maite dugu eta! Gure herriko Gabonetako menu tradizionala ondoregoaz osatuta egon liteke: azalorea, azako, karduko edo borrajako eta beste barazkiz egindako lehengo plater batez. Ondoren, bisigu on edo txitxarro batez eta postrerako… Intxaursaltsa! Kaiku Km0 esnearekin egindako intxaur krema errezeta gozo-gozoa. Zure Gabonetako menua bukatzeko modu ezin hobea!

Utzi iruzkina