Zu ere zara gose eta mokadutxo bat hartu nahi duzu otordu artean? Badakigunez zure burua zaindu nahi duzula, baina gustukoen duzunari uko egin gabe, gaur 4 ideia osasuntsu dakarzkizugu aurkitzen duzun lehen gauza jan ez dezazun!
Jogurta fruitu lehorrekin edo irabiatu naturala dira ordu artean jateko aukera osasuntsuenetarikoak, bazkalordura edo afalordura hainbesteko gosearekin heldu ez zaitezen. Gainera, energia bultzada bat nahi baduzu, hona gure errezeta gustukoenak eta asegarriak, mokadu bat hartzeko zein goizean edo arratsaldean jateko, zuk aukeratu!
Olo- eta udare-ahia
Energiaz betetako errezeta! Animatu eta dastatu gosaltzeko edo askaltzeko. Hasteko berotu esnea katilu batean su ertainean eta gehitu olo-malutak.
Kozinatu su ertainean eta irabiatu pixkanaka‑pixkanaka loditu eta testura dentsoa lortu arte, 10 bat minutuz. Gehitu eztia eta, badago! Baina aurretik amaierako ukituak… Udarea eta kiwia lakainetan gehituko ditugu eta plateraren albo batean jarriko ditugu. Almendra txigortuak eta birrinduak zein olo-malutak gehituko ditugu. Azkenik, kanela eta txokolate beltz birrinduarekin apainduko dugu. Benetan gozoa!
Jogurt, masusta eta mingrana tostadak
Tostada gozo-gozoa eta osoa, zure gosea ase dezazun goiz erdian. Nola prestatu? Ogi-xerrak gurin pixka batekin igurtziko ditugu eta zartagin batean txigortuko ditugu alde bietatik gorritu arte.
Jogurtak irabiatuko ditugu eta ogi txigortuaren gainetik zabalduko ditugu. Mingrana zurituko dugu eta koilara batekin bihituko dugu katilu batean, hazi guztiak askatu arte. Bertan masustak gehitu eta dena nahastuko dugu. Frutak jogurtaren gainean jarriko dugu. Apaintzeko, olo-malutak hautseztatuko ditugu eta mendafina hostotxoak jarriko ditugu.
Ez duzu halako tostada osorik eta gozorik ikusi!
Jogurtezko bihi osoko gailetak
Mmmm, arratsalde erdiko kafe bihi osoko gaileta gozoekin batera hartu nahi?
Ekin lanari! Irina, azukrea eta legamia nahastu eta sumendi bat egingo dugu. Erdialdean arrautza eta gurina pomada puntuan eta kubotxoetan moztuta botako ditugu. Dena nahastuko dugu ore homogeneoa lortu arte.
Jogurtak eta ahabiak gehitu eta berriz nahastuko dugu. Orea 35 gramoko bolatxoetan nahastuko dugu eta gaileta itxura emango diegu. Labe-papera duen erretilu batean kokatuko ditugu eta 180 ºC-tan labekatuko dugu 20 minutuz. Presta ezazu kafe bat gure Kaiku Km0 esnearekin, askaltzera goaz eta!
Jogurt izoztuko snack-a
Ordu artea mokaduak hartzeko modu freskagarria, aparta beroarentzat eta zerbait gozoa nahi dugun egun horietan hartzeko.
Esne-gaina harrotu arte irabiatuko dugu eta jogurtekin nahastuko dugu pixkanaka‑pixkanaka gehituz eta inguratze-mugimenduak eginez. Labe-papera duen erretiluan zabalduko dugu, kiwiak laukietan zatituko ditugu eta aurreko nahasketaren gainean jarriko ditugu.
Ahabiak erdibituko ditugu eta jarriko ditugu. Amaitzeko, txokolate eta almendra birrinduak jarriko ditugu. 2 orduz hoztuko ditugu. Eta snack gozoa prest izango duzu gosea engainatzeko!
Espero dugu gustuko izatea otordu artean mokaduak hartzeko snack ideiak, eta zuri, zer gustatzen zaizu gehien zure burua zaintzeko egunean zehar? Kontaiguzu iruzkin batean!