B/SS 50/50/25. Badakizu zer esan nahi duen? Behobia-Donostiak markatutako helburu bat da: 2025ean gizonezko eta emakumezko parte-hartzaileen arteko berdintasuna lortu nahi du, 50/50 alegia.
Nahiz eta hasiera batean zenbakizko erronka hutsa dirudien, parte-hartzaileen % 50 emakumeak izatea areago doa. Kontzientzia-lana eskatzen du, eta aldaketa soziala sustatzeko ekintzak behar dira. Horretarako, Behobia-Donostiak zazpi urteko lan-plan bat gauzatu du. Prozesu estrategiko horretan, kirolarekin eta generoarekin lotutako gaiak landuko dira, Behobia-Donostia antolatzeko hobekuntza-ekintzak aztertuz eta proposatuz.
Guztion artean lortzeko moduko helburua da, eta, alderdi horrek eta haren garrantziak duen interesa erakusteko, Kathrine Switzer gonbidatu zuten iazko edizioan Behobia-Donostiara: 1967an, maratoi batean dortsalarekin korrika egin zuen lehendabiziko emakumea, alegia. Zoritxarrez, iaz ezin izan zuen korrika parte hartu, lesio baten ondorioz, baina parte-hartzaile guztien artean utzi zuen aztarna. Switzer, Bostoneko maratoiko mugarri historikoko protagonista izateaz gain, New Yorkeko maratoiko irabazle ere izan zen ondoren. Haren presentzia bereziki esanguratsua izan zen, Behobia-Donostiak 2025erako markatu duen helburuaren aldeko kontzientzia eta ahalegina erakusteko.
Switzerrek banatu zituen iazko edizioko hainbat sari, eta, efusio handiz, Aroa Merinori entregatu zion berea. Atleta kanariarra izan zen iazko edizioko irabazlea: hiru txapel eskuratu ditu bata bestearen atzetik. Emakumezkoetan lehendabiziko tokian ipintzeaz gain, korrikalari guztietan 46. postuan ipini zen, gizon eta emakume. Haren errekorra? 21,1 kilometroak ordu 1, 9 minutu eta 42 segundoan egitea. Gertuan izan zituen Diana Martín eta Alicia Pérez, lasterketako emakumezkoen podiuma partekatuz.
Aroa oso pozik agertu zen garaipenarekin, urduri zegoen arren Behobia-Donostia hirugarrenez jarraian irabazi izanak eragindako erantzukizunagatik, eta errespetu handia erakutsi zion Diana Martín bere arerioari. Merinoren hitzetan, zoriona da Behobia-Donostian parte hartzea, izugarri gozatzen du lasterketan eta ahal duen guztietan parte hartuko du. Hurrengo edizioa irabaziko duen emakumeari dagokionez, bera bezala sentitzea opa dio: zoriontsu eta harro.
Emakume hauek, zalantzarik gabe, eredugarriak dira, eta erakusten dute ezerk ez diela galarazten gizonezkoen maila beren parte hartzea. Horrez gain, Behobia-Donostiak egindako azterlan baten arabera, emakumeak jakitun dira kirola praktikatzeak eragiten dien alderdi positibo guztiez. Hori dela eta, kirolari zati bat eskainiz kudeatzen dute denbora librea; hala, aisialdiaren parte hori gogobetetze eta hazkunderen sinonimo gisa hartzen dute, beren tokia kirolaren bidez eginez.
Aurtengo Behobia-Donostian parte-hartzaileen % 25,9 izango dira emakumeak, aurreikuspenen arabera. Gero eta gertuago 2025erako markatutako helburutik. Hala, albo batera ari dira geratzen emakumeek kirol-lehiaketetan parte hartzeko eragina duten faktore kultural eta sozialak