fbpx

Uda eta oporrak heltzean, haurrek denbora libre gehiago dute. Hortaz, ordua da euren irudimena garatzeko eta modu dibertigarrian ikasten jarraitzeko erabil dezaten. Eta birziklatutako esku-lanekin egitea baino hoberik ez dago, ezta? 

Gaur hiru ekintza proposatzen dizkizuegu gosaria amaitu dituzuen Kaiku Gurea botilak erabil ditzazuen. Gainera, Uda Edizio berriarekin are dibertigarriagoa izango da! Bere ontzi koloretsuari eta material guztiz birziklagarriei esker, emaitza izugarriak lortuko baitituzue. Hasiko gara?

Behitxo itxurako itsulapikoa 

Txikienek aurrezten ikastea oso garrantzitsua da, eta gainera eurek egindako behitxo itxurako itsulapikoan egitea lortzen badugu?

Honakoa baino ez dugu behar horiek prestatzeko: 

  • Kaiku Gurea botilak.
  • Koloretako papera edo kartoi mehea. 
  • 4 beira-ale beltz handi.
  • Artaziak.
  • Kuterra.
  • Aurpegi biko zinta itsasgarria.
  • Lekeda.
  • Errotuladore iraunkor beltza.
  1. Hasteko, koloretako paperean, gure behitxoaren belarria, zintzarria, errapeak eta buztana marraztuko eta moztuko ditugu. 
  2. Ondoren, lau beira-aleak itsatsiko ditugu botilaren beheko aldean hankak egiteko.
  3. Errotuladore iraunkorrarekin behiaren orbanak margotuko ditugu. 
  4. Ekintzaren hasieran egin ditugun apaingarriak itsatsiko ditugu. 
  5. Eta, nola ez, goiko aldean zirrikitu bat moztu beharko duzue zuen txanponak eta billeteak sartzeko!

Aurrerantzean, zure finantzak askoz hobeak izango dira eta seguruago egongo dira. Lortu duzue? Ikusteko irrikatan gaude!

Koloretako gatzak 

Zuen etxeak kolorez bete itzazue apaintzeko gatzekin, artelan bat lortzeko moduko ideia benetan erraza eta dibertigarria!

Materialak:

  • Gatz fina (kantitatea ekintzaren parte-hartzaileen eta bete nahi dituzuen botila kopuruaren araberakoa izango da).
  • Koloretako klarion lodiak. 
  • Egunkari-papera edo paper normala (gatza margotzeko espazioa). 
  • Gurea Esne botila Uda Edizioa.
  • Oihal zati bat edo begizta bat tapoia apaintzeko. 
  1. Paper baten edo egunkari-paperaren gainean, bota ezazu gatz-eskukada. Kolore bateko klarion batekin, gatza igurtzi ezazu tindatu arte. Errepikatu prozesu hori zenbait eskukadekin eta dituzun klarion koloreekin.
  2. Inbutu bat egin ezazu paper-orri batekin eta ipini botilaren lepoan. 
  3. Kontu handiz, tindatutako gatza isuriko dugu menditxo bat sortu arte, baina ez dugu guztiz bete behar, ordea, txokoak beteko ditugu. 
  4. Errepikatu aurreko urratsa botila guztiz bete arte. Horretarako guztirako, hainbat kolore erabiliko ditugu konbinazio dibertigarria gera dadin. 
  5. Gure botilako tapoia itxiko dugu, eta oihal, korda edo paper zati batekin apainduko dugu politagoa gera dadin. Eta gure apainketa prest izango dugu etxean kokatzeko!

Loreontzia

Eguraldi ona heltzean, urteko lore handienak eta koloretsuak ditugu. Beraz, loreontzi bat sortu nahi dugu, landare horiek zuen etxeko txoko onenak apain ditzaten. 

Hau beharko dugu:

  • Kaiku Gurea botila bat.
  • Artaziak.
  • Gustukoen ditugun loreak.
  • Apaintzeko harriak edo bainu-gatzak.
  • Begizta edo soka bat.
  • Kartoi mehea.
  • Errotuladore iraunkorrak.
  1. Botila garbituko dugu eta etiketa bereiziko dugu.
  2. Plastikozko botila moztuko dugu bere tamainaren hiru laurden arte gutxi gorabehera.
  3. Botila kartoi mehearekin eta oihalekin apaindu eta nahien bezala margotuko dugu.
  4. Botilaren oinarrian, apaintzeko harriak edo bainu-gatzak jarriko ditugu, kontrapisu lanak egingo dituztenak.
  5. Gustukoen ditugun loreak jarriko ditugu, eta etxeko txoko bereziena bilatuko dugu apaindu dezaten! 

Uda honetan txikienen irudimena aske utziko duzue etxea ukitu benetan pertsonalarekin apaintzen duzuen bitartean! Zure ustez, zein izango da zure seme-alaben eskulan gustukoena? Kontaiguzu iruzkinetan.

Utzi iruzkina