Bizitza aldatzen dizuten zenbait erabaki daude, Valentín Novalesena adibidez, zeinak 10 urterekin baino ez landan lan egitearen alde egiten zuen eta familiako baserrian laguntzen zuen zenbait lanetan. Hain gazte izanda behiak eskuz jezten zituen edo landako lanak burutzen zituen. Bere konpromisoari eta gaitasunari, 53 urte geroago, Kaiku gure kooperatibaren presidente bihurtu da. Gaur, bere lanari buruz zertxobait gehiago kontatuko digu.
Zer-nolako aholkua emango zenioke abeltzaintzan jardun nahi duen pertsona gazte bati?
Pazientzia eta nekaezintasun handiak. Ez du etsi behar bizitza gogorra izan arren, azkenean mereziko duten emaitza pertsonalak lortuko baititu. Bidea errazagoa izan dadin, Kaiku edo tankerako proiektu sendo bati lotzea gomendatuko nioke, baita ondo dimentsionatutako ustiategietan bertakotzea bizi-kalitate onargarria izan dezan.
Zergatik da hain garrantzitsua Kaiku edo tankerako kooperatiba batera elkartzea?
Kaiku, zehazki, kooperatiba bat da zeinean abeltzainen artean solidaritate handia dagoen, 30 zein 500 behi izanda. Bateratasun horri esker, geure artean laguntzen gara eta sor daitezkeen gastu guztiak bete ditzakegu.
Gainera, gure konpromisoari esker, gizarte-lana gauzatzen dugu ingurumena babesteko eta sektorearen biziraupenaren alde. Horretarako guztirako, Kaikuk ganadutegi guztiak barne hartzen ditu, animalia gutxiago izateagatik edo aldenduago egoteagatik errentagarriak ez direnak ere; horrela, esnea alferrik ez galtzea eta mota guztietako ustiategiek bizirik irautea lortzen du.
Termino ekonomikoetan, abeltzainek ere etekina lortzen al dute?
Esnea batera saltzea garrantzitsua da eta, partekatutako industria izatean, abeltzainarentzat prezio hobeak lortzen ditu. Horri esker langileek euren ahaleginen saria ikus dezakete bai ingurumenarentzat bai euren ekonomiarentzat zein bizimoduarentzat jasangarriagoa den jardunbidean.
Gainera, guri zuzenean on egiteaz gain, gainerako herritarrei on egiten die ere, Hustutako Euskadiren arazoari aurre egiten laguntzen baitu. Araban zehazki, Kaikuko 80 familia inguru aritzen gara abeltzaintzan eta guztion artean probintzian ekoizten den esne osoaren % 80 inguru ekoizten dugu. Horregatik guztiagatik, gure esnea, gure marka, gertukoa da. Araban bizi diren behietatik dator, guk geuk lantzen ditugun larreen belarraz eta zerealez elikatzen direnak.
Zerk du eragin gehien kalitate handieneko esnea lortzeko?
Kalitate handieneko esnea lortzeko, koipe eta proteina maila onekin, ondorengo bi faktoreak hartu behar dira kontuan: animaliak ondo zaintzea eta ondo elikatzea. Horregatik guztiagatik, gure behiak modu guztiz naturalean elikatzen dira, une egokietan jezten direla bermatzen dugu eta euren osasuna zein zikloak errespetatzen ditugu.
Kaikun neurri horiek betetzen ditugunez, Aenorren Animalien Ongizatearen ziurtagiria lortu dugu, gai horri arreta berezia jartzen diogula eta kalitate-kontrol zorrotzak gainditzen ditugula bermatzen duena.