Segur aski lauburu ugari ikusi dituzu zure bizitzan zehar, apaingarri gisa, etiketetan edo lepokoetan ere, baina, ba al dakizu zein den ikur honen egiazko jatorria?
Lauburua, tetraskel gisa ere ezagutua, gaur egun euskalduntasunaren ikur ezaugarrirenetako da, koma formako lau beso dituen gurutze lerromakur batez osatuta dagoena. Askok pentsa dezakezuenagatik ere, irudikapen hau ez da oso antzinakoa eta bere istorioa nahasia da, bere jatorria beste kulturekin partekatzen duela frogatu den arren. Planeta osoan zehar antzeko ikurrak baitaude, Ekialdetik Ozeano Bareko uhartetara arte Tibeta barne, eta Europako zati handian, hala nola, Finlandian, Austrian, Frantzian, Alemanian, Portugalen edo Estatu Batuetan. Dakigunez, gurutze hauek labar-pinturan eta Brontze Aroko zenbait objektutan agertu ziren lehendabizi.
Ikerketa batzuk uste dute gure lauburua svastikaren edo gurutze grekoaren aldaera bat dela, baina zer dakigu horren inguruan? Svastikaren aldaera bat izatekotan, lauburua benetan zaharra izango litzateke eta gamma gurutzearen jatorria inguratzen duen aura misteriotsua partekatuko luke, Euskal Herrian ikur hori topatu ez den arren. Hala ere, lauburua, gaur egun ezagutzen dugun moduan, ziurtasunez XVII. mendekoa den figura da, XVI. mendearen amaieran, gaur egun desagertu den, adibideren bat egon izanaren aukera egon arren. Aldi honetan guztian, apaingarri gisa erabili da, euskal herri-artean dagoena (eraikinetan, altzaritan, hilobitan, etab.).
Ikur honi buruz zertxobait gehiago jakin ondoren, ziur funtsezko galdera haur egiten diozula zeure buruari: “zer irudikatzen du?”. Bada, lauburua eguzkiaren ikurra da. Buru bertikalek emakumearen adierazpenak irudikatzen dituzte (sentikortasuna eta pertzepziokoa), edo sua eta ura osagaiak. Aldiz, buru horizontalek gizonezkoen energia adierazten du (bai mentala eta baita fisikoa ere), edo airea eta lurra. Antzinaroan, ikur hau su sakratura, sukar primitibora eta energia sortzailera lotutako lekuetan erabiltzen zen. Beraz, artzainek erabiltzen zuten bere animaliak eta euren burua otsoen aurre babesteko. Gaur egun, erabilera hori galdu du eta batez ere apaingarri gisa erabiltzen da eta “euskalduntasuna” adierazteko, balio kulturala baitu, ez politikoa.
Geure sinbolo honen istorioa ezagutzen zenuen? Zeure etxean baten bat daukazu apaingarri gisa? Kontaiguzu iruzkinetan!