Badakigu… ideiak agortzen doaz. Ez dakizu zer asmatu haurrak entretenitzeko etxeko lanak alde batera utzi gabe. Geldirik ez daude!
Hala ere, ibiltzera atera daitezkeen arren, zaila da aldi berean euren etxeko lanetan arreta jartzea eta atzetzea. Horregatik guztiagatik, berrogeialdia ederki amaitzeko behin betiko trikimailuak partekatuko ditugu gaur zurekin. Adi egon!
GORA KIROLA!
Saiatu etxean haiekin kirola egiten ariketen edo jolasen bidez. Horrela, energia pixka bat askatuko dute eta lasaiago egongo dira etxeko lanetan arreta jartzeko unean. Gainera, gorputzaren ongizate orokorra gehitzea eta sedentarismoa edo loezina saihestea lortuko dugu eta, aldi berean, adiskidetasuna eta lantaldea sustatuko ditugu.
PANTAILARIK GABEKO JOLASAK!
Gailu elektronikoak alde batera husteko, arkatza eta papera hartzeko eta txikitan jolasten zenuen jolasak berreskuratzeko unea heldu da: urkatua, piko-pikoak egitea edo hiru-marran. Kontzentrazioa sustatuko dugu txikienek ordenagailuetatik, mugikorretatik, tabletetatik eta telebistatik aldenduta denbora igarotzen duten bitartean.
ORIGAMIA AURRERA!
Milurteko arte hau familia osorako entretenimendu bikaina bihurtuko da. Ezagutu itzazu paper-orri batek dituen aukera guztiak. Youtuben figura izugarriak sortzeko tutorial bat bilatzea baino ez duzu. Hona gure gustukoenetako batzuk: origami untzitxo hauek, txakurtxo hau edo katutxo hau. Itzel!
KAIXO, GUILLOUR METODOA!
Txikienen orokorrean arreta erraz galtzen badute, gauden konfinamendu egoeran, 10 minutu baino gehiagoz eserita egon daitezela lan benetan zaila da. Hortaz, Guillour metodoa gauzatzea proposatzen dizugu. Ariketa zehatzen bidez, haurren kontzentrazioa handitzean datza teknika hori. Marren eta lerroen bidez egituratutako ekintzak dira, kopiatu edo errepasatu behar direnak kopia txikiak egiteko. Horrela, zure haurrek simetria, espazio-adimena eta koordinazioa landuko dute bilatzen dugun kontzentrazio hori sustatu bitartean.
Besteak beste, ariketa hauen barne daude puzzleak, buru-hausgarriak, desberdintasun jolasak, dominoa, mendelak marraztea, mandalak margotzea… Egiteko ekintza anitz daude!
EKIN SUKALDATZEARI!
Familiartean aldi dibertigarria igarotzeko modu aparta da, haiekin kalkulu ikasgaiak berrikusten dituzun bitartean. Neurriak, baturak eta zenbakiak ekintza benetan dibertigarri bihurtuko dituzu. Ez dakizu zer prestatu? Hemen errezeta gozo-gozo ugari ditugu, ziur zure berrogeialdia eztituko dutenak. Gosari, bazkari edo askari benetan gozoak, besteak beste, tartak, quesadak, zereal-barratxoak, donutak… edo bizkotxoak!
FROGATU DAKIZUNA!
Txikienek ikasi dutena erakusteko modurik hobea al dago azaldu dezatela baino. Astean behin ahozko azalpenak, horma-irudi argitzaileak prestatzea proposatzen dizugu, baita antzerkitxoak ere! Asteko etxeko lanekin ikasi dutena azaldu dezaten. Horrela, sormena sustatzeaz gain, zientziei, gaztelaniari, matematikari… hizkuntzei buruz! zenbat dakiten erakustearen poza nabarituko dute.
ZINEMA ARRATSALDEAK!
3,2,1.. Akzio! Ezagutzak lortzeak balioak ikastea ere dakar. Eta lortzeko modurik onena zinema da. “Nemoren bila”, “Coco”, “Up” edo tankerako filmek txikienei erakutsiko diete hobetzea, errespetua edo esfortzua zer den. Osatu nahi badugu, ingelesez edo eskolan ikasten duten hizkuntzan ikusi ditzakegu. Eskolan ikasten dituzten balioak jasotzen jarraitzea lortuko dugu, baina modu dibertigarrian. Eta krispeta gozo batzuekin laguntzen badugu? Edo gure errezeta gozo-gozo baten batekin.
Zer iruditzen zaizkizu teknika horiek? Ikusten duzunez, erraza da aldi berean etxeko lanak egitea eta ondo pasatzea. Irudimen eta pazientzia pixka batekin, ikaskuntza eta entretenimendua konbinatuko dituzu modu dibertigarri eta osoan.
Espero dugu interesgarriak aurkitu izana eta zelan atera diren kontatzea. Ziur zure seme alabek jolasten amaituko dutela konfinamendua.