fbpx

Denak du alde ona! Egun hauetan etxean egoteak aukera ematen baitigu gure familiarekin eta lagun maiteekin denbora gehiago igarotzeko, baina txikienekin zailagoa izan daiteke! Batez ere, aldi berean lan egitea, eta are gehiago telelanean bazabiltza!

Horregatik guztiagatik, txikienak jolastu daitezen, eta haiekin goza dezazun! Hona zenbait ideia berrogeialdia familiartean igarotzeko.

ERRUTINA BERRIA SORTU

Egin behar duzun lehenengo gauza errutina bat da, nagusientzat zein txikientzat; antolatzen, egun berezi hauek gutxieneko ordena mantentzen lagunduko zaituztete zu eta haiek. Ikasketan laguntzen die haiei, eta laguntzeko aukera eskaintzen dizue gurasoei.

Gainera, ez ahaztu oso baikorra dela haurrek etxeko lanetan lagun dezatela, haiek parte-hartzea gustuko dute eta ziur laguntza estra hori behar dizula! Oinarrizko kontzeptuak indartzeaz gain, etxean laguntzeak duen garrantzia erakutsiko diezu.

IRUDIMENA NAGUSI!

Saihestu pantailak eta sustatu jolas askea, eraikuntza jolasak adibidez, egongelan gaztelu edo forte bat eraiki ezazue! Eta euren irudimena sustatzen jarraitu nahi baduzu, euren komiki propioa sortzeko inspiratu ditzakezu, marrazketaren bidez sortzeko eta euren ideiei istorio itxura emateko baliagarria izango da, eta gero familiartean irakurri dezakezue!

ZAINDU INGURUMENA

Sustatu ingurumenaren zaintza, irakatsi iezaiezu hondakinak banatzen eta sustatu landare bat landatzera eta zaintzera. Dilistaren ideia bezala! Gure Kaiku jogurt baten ontzia berrerabili dezakezu hazi bat landatzeko, kotoi bat, ura eta lekale bat baino ez dituzu behar. Ez ahaztu egunero ureztatu behar duzula!

ZURE ESKUEKIN SORTU!

Eta birziklatzeko eta zure sormena esploratzeko… Egin esku-lanak! Esne brik batek aukera amaigabeak eskaintzen ditu jostailuak, zorroak edo antolakuntza kutxak sortzeko, hona gure ideiak. Animatu zaitez eta saiatu!

EGIN DANTZA!

Egizu gorputz ariketak familia artean! Gorde une bat etxeko kide guztiak aktibatzeko, bilatu dantza bideo dibertigarri bat, eta denak dantza egitera! Ziur primeran pasatzen duzuela, eta grabatzen baduzu, oroimenak betiko izango dituzu!

BERRESKURATU MAHAI-JOKOAK

Sustatu mahai-jolasak, elkarrekin denbora ona igarotzeaz gain, euren gaitasunak lantzera lagunduko dizkie. Zeinen txanda da gaur? Partxisa edo Antzara-jokoa? Primeran ibiliko dira!

Eta nahien dituzuenekin gozatzeko beste hainbat ideia! Eta zu, nola pasatzen zabiltza berrogeialdiko egun hauek? Kontaiguzu iruzkin batean!

Utzi iruzkina