fbpx

Natura nabaritzea baino gauza hoberik ez dago. Zentzuentzako oparia! Baina, etxean landa zati bat izateko aukera bagenu? Ezagutu itzazu gurekin etxean landareak izateak dituen onurak. Bai ondo!

Dudarik gabe, landareak bizitza dira. Kolorea emateaz gain, perfumatu eta gure aldartea hobetzen dute. Baina, etxean natura puska bat izateak zer-nolako onurak ditu benetan?

Natura apaingarria

Hasteko, apainketa. Dudarik ez dago landare naturalek eskaintzen dituzten kolore ukitu txikiek atmosfera berezia sortzen dutela. Modu estrategikoan kokatuta, txoko apartak sortu ditzakegu gure gustuen arabera. Animatu eta apaindu zure etxea landare berriekin. Ikusiko duzu zeinen desberdintasun dagoen.

Propietate garbitzaileak

Gainera, airea garbitzen dute. Landareek, fotosintesian, karbono dioxidoa hartu eta oxigeno bihurtzen dute. Prozesu horretan, inguruaren hezetasuna handitu eta lehortasuna ezabatzen dute, hobeto arnasten laguntzen gaituena. Gure neke sentsazioa murrizten dute ere, landareek aireko zikinkeria ezabatzen baitute giroa umel dagoenean. Gehiago eskatzerik al dago?

Etxean landareak izatea aparteko modua da kutsadura eragotzi eta murrizteko. Efektu hori lortzen dugu gas kaltegarriak xurgatzen dituztelako, elikagai bihurtzen dituztelako eta gure etxeen kutsadura murrizten dutelako.

Onurak gorputzarentzat zein gogoarentzat

Erabiltzen ditugun landareen arabera, lurrintzaile natural gisa erabil ditzakegu. Erromeroa, izpilikua, menda… usaintsuak dira, sukaldean erabiltzeko apartak izateaz gain, usain bikaina igortzen dutenak. Sendagai natural gisa ere erabili ditzakegu. Landare batzuk propietate terapeutikoak dituzte ere eta azaleko gaixotasunentzat, indigestioa edo min leunak zaintzeko erabili ditzakegu.

Lasaigarriak ere dira. Koloreez eta botatzen dituzten usainez aritu gara. Gure gorputzean eragina duten elementuak dira eta gure gogoan, noski. Eragin lasaigarria dute eta lasaitasuna eskaintzen digute. Landareak zaintzeak, inausteak, ureztatzeak gure gogo aldartea hobetzen du. Lorezaintzak depresioa hobetzen laguntzen duela diote ere.

Ba al dakizu kontzentrazioa ere sustatzen dutela? Ikasteko edo lanerako erabiltzen dugun tokia ukitu berdeekin apaintzeak, gure burua lasaitzeaz gain, gure sormena eta produktibitatea handitzen ditu eguneroko gauzan burutzeko unean.

Zeintzuk dira nire etxerako landare onenak?

Ikusten duzuenez, etxean txoko berdeak izatearen onurak asko dira, baina, zein landare erabili ditzakegu eta zein alde batera utzi? Hona!

Landareak maite arren merezi duten arreta eskaintzeko denbora gutxi baduzu, aspidistra etxe barrukoa da eta benetan iraunkorra. Zure espazioetan kolore pixka bat gehitu nahi? Animatu eta jarri ezazu bioleta afrikarra. Ez duzu apenas ureztatu behar, desertutik datorren landarea da eta.

Espazioa handiagoa bete nahi baduzu, banbua aparta da. Azkar hazten da eta barietate asko daude; hortaz, espezieak konbinatu ditzakezu eta ukitu berezia lortu.

Maitasunezko ukitua zure txokoentzat? Hoya kerrii bihotz forma duen landarea da. Primeran geratzen da espazio txikietan. Gainera, benetan iraunkorra da, hainbat urtez gozatu ahalko duzu!

Kolore gehiago! Bromelia, Brasilgoa jatorriz, etxe barruko landarea da, berdeaz gain beste koloreko espazioak sortzeko aparta dena. Bitxikeria bezala, bere habitat naturalean zuhaitz gisa hazten da!

Eta huntza, noski. Etxe guztietan ohiko landarea da, eskegi daitekeelako, mahaian jarri edo kanpo landare gisa erabili. Ikusten duzuenez erabilera anitz ditu. Dena dauka!

Sansebierak ere kolorea gehituko du loredun landareak jarri gabe. Bere ezaugarri nagusia da egoera txarrenak jasaten dituela. Hain da iraunkorra, ezen neguan ureztatzeko beharra ez dagoen.

Azkenik, gure gustukoenetako bat. Potosa! Oso iraunkorra da eta baldintza txarrenetan ere hasten da. Hosto benetan deigarriak ditu eta edozein tokitan kokatu dezakegu.

Espazio bakoitzerako landare egokiena hautatu ahal izateko, aditu baten aholkua eskatzea gomendatzen dizugu. Horrela, behar dituzten zaintzak primeran ezagutu ahalko dituzu. Garrantzitsua da beharrezko arreta eskaintzea, osasuntsu eta distiratsu egon daitezen ahalik eta luzeen.

Badakizu, zure etxeari ukitu argitsua eta freskoa eman nahi badiozu, landareekin apaintzea ideia hutsezina da. Zu landara ez bazoaz, landa zure etxera joan dadila!

Utzi iruzkina