fbpx

Gure lurra askotarikoa da erabat: zelai berdeak, mendi arrokatsuak eta ur garbi-garbia duten egiazko paradisuak. Hori dela eta, eguraldia berotzen hasi duen honetan, Euskal Herriko hondartzen errepaso bat egingo dugu. Toki freskagarria uda igarotzeko!

Berezietan berezienarekin hasiko gara. Ospetsuenetako batekin: Kontxako hondartza, Donostian. Kilometro eta erdi inguru du luzean, eta era guztietako publikoarentzat egokitutako ekipamenduak eta sarbideak ditu. Pasealeku bikaina da, oso seinalatua baranda apainduekin. Toki oso berezia da. Zailen-zailena, tokia bilatzea. Baina mereziko du!

Hondartza intimoagoa baina aurrekoa bezain zoragarria nahi baduzu, Lagako hondartza gomendatzen dizugu, Bizkaiko Ibarrangelu udalerrian, Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Duna-hondartza honetan, hondar fina eta urre-kolorekoa topatuko dituzu; oso gogokoa dute surflariek, olatu oso laburrak baititu, itsasora irekita egoteagatik.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako beste hondartza bat Laidatxu da, Bizkaiko Mundaka udalerrian kokatua. Biosfera Erreserba UNESCOren ondare da. Hori dela eta, bermaturik duzu inguru zoragarria. Filmetako parajea! Kantauri aldeko hondartzarik onenetako batez gozatzeaz gainera, Mundaka itsas herrian ibilalditxo bat ere eman ahalko duzu. Ez ahaztu portu inguruan bueltatxo bat emateaz!

Bizkaiko kostaldean jarraituz, Gorlizko hondartza topatuko dugu: handia, lasaia, baina batzuetan jendez gainezka. Plentziakoa eta biak hondartza zabalak dira, euskal kostaldeko handienetakoak. Aparteko tokia familiako planak egiteko!

Kostaldea ertzez ertz zeharkatzen jarraitu, eta Lekeitioko hondartzetara iritsiko gara, Bilbo eta Donostia artean. Penintsulako onenetakoak dira: itsasaldiak kostaldearekin jolasten dira, hondartza magikoak eta aldakorrak sortuz. Isuntza da udalerriko hondartza garrantzitsuena: itsasbehera denean, harrizko pasabide bat agertzen da, Garraitz uhartera eramaten duena.

Bizkaitik irten eta Gipuzkoan sartuko gara. Zumaiako kosta ikusgarria zapalduko dugu; zehazki, Itzurungo hondartza. Hondartza horrek urre-koloreko harea dauka. Hirigunetik hurbil-hurbil dago, eta haren ezaugarria da balio geologiko handia duela, itsaslabarrak eta garai bateko arroka-azaleratzeak direla eta.

Ezagutzen dituzu marradun toldo ikoniko hauek? Zarauzko hondartza inguratzen dute, Gipuzkoako luzeenetako bat. Itsas pasealeku zabal batekin, hondartza horixe da ospetsuenetako bat. Halaber, nabarmentzekoak dira Iteiko muturra eta San Pelaio errekasto ospetsua itsasoratzen den tokia.

Gure lurra kontrastez betea da, eta kostaldeko arrantzale-herriak tradizioz josita daude. Gainera, euskal gastronomia ospetsua aberasten dute! Ezin duzu galdu ibilaldi hau.

Utzi iruzkina