fbpx

Apirilaren 23an liburuaren nazioarteko eguna ospatzen da. Mundu-mailako ospakizuna da, non gure kulturaren alderdi oso garrantzitsua sustatzen den; argitalpen industria eta irakurketa. 1989tik indarrean dagoen eguna da. UNESCOk bultzatutako egun horren xedea aurrerapen sozial eta kulturala sustatzea da.

Zergatik apirilak 23? Data hori aukeratu zen gure hisoriako aparteko 3 idazle egun horretan hil zirelako: Cervantes, Shakespeare eta Garcilaso de la Vega.

Omenaldi horri buruz jada zerbait gehiago dakigunez, azpimarra ditzagun jada gure historiaren parte diren ezagutu beharreko Euskal Herriko idazle garaikide ezagunenak. Hemen dauzkazue zenbait gomendio, eta Kaiku Km0roko jarraitzaileek aukeratutako idazleen proposamena:

Eva Garcia Saez de Urturi

Gasteizen jaio zen eta hortxe eman zion hasiera bere idazle bokazioari, zeinean 30 urtez aritu den.

Ordutik aurrera, Gasteizera etorri dira mundu osoko irakurleak, trilogiaren garapenaren lekura, nobelak inspiratu dituzten guneak ikusteko; arrakasta handia izan dena hiriko turismo kulturalarentzat.

Bere nobela ezagunenetarikoak dira: «La saga de los longevos» eta «Hiri zuriaren isiltasuna».

Fernando Aramburu

2009an soilik sorkuntza literarioan aritzea erabaki zuen. Bere liburuak hogeita hamar hizkuntzetara baino gehiago itzuli dira.

Fernando Aranburu «Las letras entornadas» eta «Patria» liburuengatik ezaguna den idazle, itzultzaile eta irakasle espainiarra da.

Toti Martínez de Lezea

Euskaraz zein gazteleraz idazten duen idazle elebiduna. Bere espezialitatea nobela historikoa eta tradizio europarrei buruzkoa da.

«Sorgin belarra»eta  «Erein o Muerte en el Priorato» liburuak idatzi ditu.

Dolores Redondo

Bere nobela beltzengatik ezaguna den idazle donostiarra, literaturan hasi zen kontaketa laburrak eta haurrentzako ipuinak idazten. Baztango trilogia ezagunaren egilea. Nafarroan inspiratutako trilogia «Zaindari ikusezina», «Eskaintza ekaitzari» eta «Bihotzaren ipar aldea» liburuek osatzen dute.

Ibon Martin

Idazle hau bere Euskal Herriko ibilbideen inguruko eta bidai liburuengatik ezaguna da, Euskal Herriko landa-turismoan aditua baita.

Mito eta kondairen inguruan Iratiko basoan girotutako liburu multzoagatik ezaguna da, zeina honako lau liburu hauek osatzen duten:  «Isiltasunaren itsasargia», «Itzalen fabrika», «Azken akelarrea» eta «Izenik gabeko harana».

Katixa Agirre

«Sua falta zaigu» eta «Habitat» liburu bilduma argitaratu duen idazle gasteiztarra, baita «Paularen seigarren atzamarra», «Ez naiz sirena bat, eta zer?» eta «Patzikuren problemak» haurrentzako liburuak. Eta 2015ean publiko helduago bati zuzendutako bere lehenengo nobela argitaratu zuen «Atertu arte itxaron».

Mikel Santiago

Kontakizunak eta ipuinak idazten hasi zen idazle bizkaitarra. Bere ibilbidearen hasieran zenbait liburu autoeditatu zituen. Editatu zioten lehenengo nobela «Tremore Beach-eko azken gaua» hogei hizkuntzetara baino gehiago itzuli egin da.

Izan ere, Euskal Herrian arte asko dago, baina, bereziki, istorio asko dago kontatzeko. Irakurtzea plazer bat da, eta harrapatzen zaituen liburu bat aurkitzea maitemintzea bezalakoa da. Idazle euskaldunez harro gaude, dela aipatutakoez, dela aipatzear daudenez…  Liburuaren eta irakurketaren egun zoriontsua opa dizuegu!