fbpx

Beti esan ohi da iparraldea dela Espainian ongien jateko lekua. Patata tortilla onena, fabeak bezalako koilara platerak edo katxopo asturiarra, izen oneneko plateren artean daude. Kaikun ez dakigu ezer ziur, baina plater horiek paregabeak dira, ez dago zalantzarik. Halere, gure lurraldeko plater onenei buruz gehiago kontatu nahi dizuegu. Zer daukagu Euskal Herrian ospe hori lortzeko?

 Ohiko euskal plateren artean gailentzen diren bi plater ezagun dauzkagu. Bakailao pil-pil saltsan eta marmitakoa. Baina, zerk bereizten ditu bi plater horiek? Lehenik eta behin, aipatu beharra dago euskal sukaldaritzaren ezaugarri nagusietako bat dela kalitate goreneko tokiko produktuak erabiltzea. Plater hauetarako, zehazki, itsas produktu freskoak erabiltzen dira.

Bakailao pil-pil saltsan

Bakailaoa itsaso hotzetan bizi ohi den arraina da, batez ere Ipar Atlantikoan, Bizkaiko golkotik Mantxako kanalera, baita bestelako itsas eremuetan. Hori dela eta, Euskal Herrian ohikoa izan da arrain horren kontsumoa. B1 eta B2 bitaminak dauzka, Kaiku Km0 esneak bezala, eta, gainera, B6, B9, D, E eta A bitaminak ere baditu, baita omega 3a eta magnesioa ere.

Zer da pil-pila? Bakailaoaren osagarria den saltsak honakoa darama: oliba olioa, baratxuri txikitua, perrexil freskoa, arrain salda edo fumeta, ardo zuria eta gatza. Oso erraz kazola batean presta daiteke.

Bi osagai horiek elkartzen baditugu aparteko konbinazio goxo-goxoa lortuko dugu!

 

Marmitakoa

Errezeta honek daraman arraina hegaluzea da. Energia eta proteina asko ematen dituen platera da, izan ere, jatorrian euskal arrantzalek erabiltzen zuten indarra hartzeko.

Zeintzuk dira marmitakoaren osagaiak? Jatorriz, hegaluze eta patata jakia marmitan prestatzen zen itsasontzian zegoenarekin eta itsasoko ura gehitzen zitzaion.

Egun, tipularekin, piper zatiekin, arrain saldarekin, piper txorizeroaren mamiarekin, ardo zuriarekin… prestatzen da. Baita piperminarekin ere! Hatzak miazkatzeko platera!

Proposamen honetan bi arrain aukera baino ez ditugu bildu, Kaikuren blogean toki berezia merezi baitute. Jakin-min handia sortzen baldin badute agian menu bat egingo dugu Kaikuko sukaldean, ohiko Kaiku postre euskaldun bat eta aipatutako lehenengo plateretako bat barne! Argi daukagu daukagun produktu nazionala hain ona izanda, zaila dela plater gozo-gozoak ez lortzea.