fbpx

Dotorezia eta xarma dira lehen begiratuan nabarmentzen diren ezaugarriak hiri batean. Donostiak kolore berezia dauka. Itsasoa zerutik bereizten den tokian Kontxako pasealekutik ikusi daiteken kolore urdin hori, zeinak Donostiako ertzera, kantauriar itsasoaren edertasuna begiestera, gero eta turista gehiago erakartzen dituen.

Elementu guztiak dira garrantzitsuak xarma daukan hiri bati buruz ari garenean, eta horren historia ezagutzeko ezinbestekoak dira eraikinak eta zubiak bezalako azpiegiturak. Donostian 5 zubi bereizgarri daude, zeinak ikuspegi ederra eskaintzeaz gain, historia zoragarria daukaten. Ezagutu ditzagun 3 bitxienak:

 

Maria Cristina zubia

Azpiegitura hau 1893. urtean eraiki zen lehenengo aldiz, behin-behineko eran. Gaur egun ezagutzen dugun zubia 1905-ean inauguratu zen. María Cristina izena eman zitzaion Espainiako erregina ezkontidearen omenean, María Cristina de Habsburgo-Lorena, zeinak hirian uda igarotzen zuen.

Zubi honen helburua ipar geltokiaren, zezen plazaren eta belodromoaren arteko lotura hobetzea zen.

Antonio Palacios Ramilok, arkitekto eta hirigile espainiarrak diseinatu zuen. Zubia hormigoi armatuarekin eraiki zen, garia hartan berria zena, eta 3 arku ditu.

 

Zurriolako zubia

Urumearen bokalean kokaturik dago, Donostian. Zurriolako Zubia 1915ean eraiki zen, hirigunea eta Groseko auzoa lotzeko.

Alboetara bi kale-argi espresionistak ditu, zeinak Kursaal Jauregirako bidea argitzen duten, horregatik, batzuetan, zubi honi Kursaala ere esaten zaio.

 

Zubi honen estilo artistikoa modernista da. Zubia lau baok eusten dute eta hiru euskarri zentral ditu. Rafael Moneok diseinaturiko bi kuboek osatzen dute, zeinak lehorreratutako bi harriren itxura daukaten.

       

Santa Catalina zubia

Santa Catalina zubia hiriburu donostiarrean Urumea ibaia zeharkatzen duten zubirik garrantzitsuenen artean dago, eta hiriko bi alde oso garrantzitsuak lotzeko funtsezkoa da. 

Zubi honen eraikuntzaren inguruko lehenengo aipamenak XIV. mendekoak dira, hasiera batean hiriaren bi aldeak lotzeko pasagunea zen. 1870. urtean Antonio Cortázar izan zen estilo neoklasikoko egungo zubiaren arkitektoa.

Baina, nolakoa da zubi hau? Besteak bezalakoa da? Honek, zehazki, lau arku beheratu ditu eta Mutrikuko eta Ereñoko harriekin eraiki zen. 

Euskal Herria ezagutzen jarraitu nahi duzu? Ez galdu Kaiku Km0-ren bloga eta ezagutu itzazu gure herrialdearen bitxikeria askoz gehiago!