fbpx

 

Aratusteak mundu osoan ezagutzen den ohitura diren arren, mendeak dira Urdaibaiko, Bizkaia, herri batean aratusteak oso era berezian ospatzen direla; ezagutu behar dituzun bi pertsonaiekin, Atorrei eta Lamiei buruz ari gara.

 

 

Ospakizun horretan gizonezkoak eta emakumezkoak mozorrotzen dira eta gitarrak, panderoak, trikitixak eta biolinak erabiliz elkarrekin abesten dute. Gainera, zuzendari batek laguntzen ditu (erraz ezagutu daitekeena, beltzez jantzita baitoa jaka eta xisterarekin). Aratusteak baino hilabete bat lehenago, entseguak hasten dira ikuskizunari itxura eta bizitza emateko. Urtero abesti ezberdin bat jotzen da, zeinak azkeneko urtean gertatu dena kontatzen duen.

 

Baina, nola bereizten dira aratusteetan Atorrak eta Lamiak?

 

Atorra Mundakako gizon taldea dira, zeinean 18 urtetik gorakoek ohitura honetan parte hartu dezaketen. Tunika zuri batekin janzten dira goitik behera, bi gona dituenak, bata sorbaldetan eta bestea gerrian. Buruan burko-zorroa daramate. Itxura eta makillajeari dagokienez, bizarra eta bibotea uzten dute egun horretarako eta aurpegia margo beltz batekin marrazten dute.

 

Baina ohitura eta janzkera horiek jatorri harrigarria daukate. Aspaldi, emakume ezkondu baten maitale mundakarra ustekabean harrapatu omen zuen lehenengoaren senarrak. Gizona maitaleak batera zeudenean agertu zen. Hori dela eta, mundakarrak ihes egin behar izan zuen eta senarrak ezagutu ez zezan eskura zeukanarekin jantzi zen: oheko maindireak, emakumezkoaren gonak eta burko-zorroa.

 

Lamiak pertsonaia “femeninoak” dira Mundakako ospakizun honetan. Pertsonaia hau geroago sortu zen, emakumezkoak konturatu zirenean ospakizunean inolako ordezkaritzarik ez zutela. Bere kasa Lamiak sortu zituzten, ahate oineko sirenak. Gainera, toki adierazgarria sortu zen Bermeoren eta Mundakaren artean, “Lamiaran” deritzona.

 

Haiek, oinetaraino doan tunika beltza janzten dute, apretak eta artilezko galtzerdiak. Ileordea eta koloredun zapia ere daroate buruan. Makillajea Atorrenenaren antzekoa da, baina mozorroari azken ukitua emateko masailetan koloretea jartzen dute eta ezpainak gorriz margotzen dituzte.

 

Ohituraren arabera bi pertsonaiak udaleko plazatik ateratzen dira, baina norabide ezberdinetan abiatzen dira. Laidatxuko hondartzara heltzen direnean Lamiek buelta ematen dute Atorrekin elkartzeko eta azkenik batera abesteko.

 

 

Ezagutzen zenituen aratuste horiek? Argi daukagu Euskal Herrian gure berezko ohiturak eta ospakizunak sortu ditugula. Eta guztiak dira sekulakoak! Mundaka bisitatu duzue noizbait urteko garai honetan?