Ooooooso gutxi geratzen da Gabonetarako! Gabonetako menua prestatzeko arduraduna zara? Kaiku Km0n lagunduko zaitugu! Badakigunez zure gonbidatu guztiak txunditu eta ahoa bete hortz utzi nahi dituzula… Hona Gabonetan arrakasta izateko postre sorta! Prest zaude? Hartu papera eta boligrafoa!
Hiru txokolatezko tarta:
Postre tipikoa baina gustu guztientzat. Prest eduki Kaiku Km0 Esne Osoa eta ekingo diogu!
Prestatu 90 gr txokolate beltz, esnedun eta zuri. Nahastu esnea esne-gainarekin eta azukrearekin katilu batean eta bota gatzatu zorroa. Irabiatuko dugu eta irakiten jarriko dugu loditzeko, behin sutik kenduta txokolatea urtuko dugu eta nahasketa 4 moldetan banatuko dugu, hozten utziko dugu 30 minutuz.
Prozesu hau errepikatuko dugu txokolate hiru motekin, hotz daudenean, bakoitza digestive gaileta baten gainean jarriko dugu eta kako-hautsarekin apainduko dugu. Harrigarria!
Esne-gozokizko trufak:
Erraza eta ikusgarriak, Esne-gozokizko Trufa hauek plateratik hegan egingo dute.
Disolbatu azukrea Kaiku Km0 Esne osoan su-ertainean, gehitu bikarbonatoa eta banilla haziak. Jaitsi sua eta utzi urritzen 45 minutuz, loditzean, kendu sutik eta utzi hozten.
Olo-maluta batzuk birrindu eta nahastu esne-gozokiarekin ore bat lortu arte. Orea bolatxoetan banatuko dugu eta birrindutako gaileta espeziatuez pasatuko dugu. Azkarra eta primerakoa txikienenekin prestatzeko!
Kremazko pantxineta:
Errezeta hau postre guztien erregina da, beti arrakasta duen klasikoa. Betegarriarekin hasiko gara!
Ireki banilla bat erditik eta haziak atera, irakite-puntura eraman Kaiku Km0 esne erdigaingabetuan. Nahastu azukrea, gorringoak eta arto-irin fina, bota esne bero pixka bat nahasketa disolbatzeko eta berotu loditu arte. Kendu banilla eta hoztu mahuka batean.
Pantxinetarako, erabili molde borobila. Moztu hostore xafla bat eta bete ezazu pastel-kremarekin, moztu beste xafla bat eta itxi pantxineta. Zanpatu muturrak eta gantzutu arrautza irabiatuarekin. Amaitzeko, hautseztatu almendra xerratuak eta labekatu 180º-tan 20 minutuz. Arrakasta borobila!
Guztien artean zein nahiago? Edozeinekin… Arrakasta izango duzu! Ez ahaztu eta kontaiguzu zein errezeta prestatu duzun, poz-pozik egongo gara emaitza ikusteaz eta zure gonbidatuen kritikak entzuteaz!