Uda honetarako irabiaki eta smoothie freskoak nahi dituzu? Hiru aukera ditugu gustu ezberdinetarako, jarraitu irakurtzen eta erabaki zein duzun gogokoen!
Hasi baino lehen, Kaiku Km0 gomendio bat egingo dizugu: hiru irabiakiak prestatzeko irabiagailu bat erabiltzea gomendatzen dizugu, apar gozo-gozoa lortu ahal izateko! Hotz-hotzak hartu nahi badituzu, erabili ezazu esne freskoa, hozkailutik atera berria. Aldez aurretik sartzea ahaztu bazaizu… Irabiagailuan izotz-puska batzuk bota ditzakezu frappé bat lortzeko!
Kakao irabiaki klasikoa
Klasikoak gogoko badituzu ezin duzu irabiaki hau galdu. Kaiku Km0 esne osoa, kakao purua eta azukre beltza baino ez dituzu behar. Bainila esentzia eskura baduzu, tanta pare bat gehitzeak zapore aparta emango dio.
Gehitu osagai hauek zure irabiagailuan eta piztu ezazu, emaitza zoragarria izango da.
Gozozaleentzat: Kaiku Km0 esne-gain pixka bat harrotu eta topping gisa gehitu iezaiozu zure irabiakiari. Hautseztatu kakao pixka bat irabiaki gainean, jarri kartoizko lastotxo bat, eta kito!
Marrubi, banana eta mango smoothiea
Orokorrean, irabiagailuan esne erdigaingabetua garaiko frutarekin gehitzea emaitza zoragarriak eman ditzake; baina errezeta jakin honetarako xafletan moztutako banana heldu bat, puntu-puntuan dagoen mango zukutsu bat (oso haritsua ez bada hobe), eta marrubi zatikatuak gehitzea gomendatzen dizugu. Kanela gehitu dezakezu intentsitate handiago duen irabiakia nahi baduzu. Zoratuko zaitu!
Jengibre jogurt, meloi eta intxaur smoothiea
Askari edo hamaiketako gisa hartzeko aukera paregabea da. Gainera, jengibreak espero ez duzun ukitu freskoa emango dio, eta hanturaren aurkako propietateak ditu, zeinak jogurtak eskaintzen dizkizun probiotikoekin batera hantura eta urdaileko ondoeza gutxitzen lagunduk dizun. Apaintzeko mendafin hostotxo bat jarri diezaiokezu… gozo-gozoa!
Horiek dira udarako gure hiru irabiaki fresko aukerak, hartu ezazu parte elkarrizketan gure sare sozialetan eta kontaguzu. Zein da zure irabiakirik gogokoena uda honetarako?