Udako egunak txikiagotzen doaz, eta, apur bat tristatu arren, askari fresko-fresko prestatzeko lau ideia hauek kontatu nahi dizkizuegu, udaren amaiera gozoagoa izan dadin. Arratsaldea edonori alaitzeko modukoak dira eta!
Har itzazu papera eta boligrafoa, edo, tira, aro digitalean gaudenez, egin ezazu pantaila-argazki bat, guztiak dastatzeko gogoa izango duzu eta.
-
Smoothiea: marrubi-jogurta, fruta eta esnearekin
Irabiaki bat ideia bikaina izaten da beti. Hainbat modutan egin dezakezu, baina guri hauxe gustatzen zaigu, oso arin egiten delako, zapore ezin biziagoa duelako, eta nutrientez beterik dagoelako. Smoothiea edan eta gero, indarberrituta eta arratsaldeaz gozatzeko prest egongo zara!
Hona hemen osagaiak: Kaiku Km0 oinarrizko marrubi-jogurt bat, sagar gorriak, nektarinak, aranak eta Kaiku Km0 esne gaingabetua. Honen erraza da: sartu irabiagailuan jogurta, fruta zatituak eta esnea. 3 minutu ondoren, edateko prest!
Zaporea handiagotu nahi baduzu, gehitu mugurdiak, eta gozo-gozoa izango da.
-
Jogurt naturala, toppingekin
Betiko askaria da: jogurta eta osagai bat. Azken urteotan gero eta pertsona gehiagok jaten dute konbinazio hori, eguneko edozein ordutan. Jogurtarekin batera elikagai ugari har ditzakegu, beraz, aukerak kontaezinak dira, norberaren gustuen arabera.
Guk bi konbinazio proposatuko dizkizugu, gogokoenen zerrendan daude eta:
- Kaiku Bifi jogurta, mairu, kino eta eztiarekin.
- Kaiku Bifi jogurt edulkoratua, granola, banana eta txokolate-malutekin.
Irrikan gaude zure konbinazio gogokoena ezagutzeko. Askari berri bat egunero prestatzeko bezain handia da aukera sorta.
-
Olo-ahia (porridge)
Askari hori berrixeagoa da geure artean. Ingeles dietaren oinarrizko osagaia da, eta gaur egun gure herrialdean ere oso ezaguna da.
Gainera, oso erraz prestatzen da. Kaiku Km0 esne erdigaingabetua su handitan berotu behar duzu. Esnea irakiten hasi baino lehen, su erdira jaitsi, eta hasi olo-malutak gehitzen. Jarri estalkia, eta utzi 10 minutuan egosten. Gero, kendu nahastea sutik, eta sartu gehien atsegin dituzun fruta-zatiak edo fruitu lehorrak.
Ahia gau osoan jalkitzen uzten baldin baduzu, eta hartzerakoan txia eta mangoa gehitzen badizkiozu, gozo-gozoa izango da. Animatu eta dastatu askari hori! Baietz harrituta geratuko!
-
Esnea osoko edo etxeko zerealekin
Katilu bat esne eta zerealez beterik hartzea askari gozoa bezain hobea da.
Zerealak erostean arretaz irakurri behar dituzu etiketak, zer osagai daramaten jakiteko. Guk etxean egitea nahiago dugu. Oso erraza da, eta, gainera, zure gustuen arabera presta dezakezu.
Honako hauek beharko dituzu: zereal-malutak (olo-malutak, gari-malutak, zikirio-malutak…), Kaiku Km0 esne osoa, eztia, arrautza-zuringoa, mahaspasak, intxaurrak, arbendolak, haziak edo hur xehatuak.
Lehenik eta behin, esnea eta arrautza-zuringoa nahasiko ditugu. Bestalde, gainerako osagai lehorrak katilu batean jarriko ditugu. Bigarren nahaste horri pixkanaka gehituko diogu esnez eta arrautza-zuringoz egindakoa. Gero, jalkitzen utziko dugu 10 edo 15 minutuan. Eztia gehituko diogu. Nahaste osoa labeko erretilu batean jarri, eta 25 minutuan laberatuko dugu, 250 ºC-ko tenperaturan, apur bat txigortu arte.
Erraza da, ezta? Saiatu etxean egiten. Dastatu ondoren, zerealak horrela nahiagoko dituzu beti! Ahogozoa egin zaigu!
Askari horietako bat prestatzera animatu baldin bazaitugu, izugarri gustatuko litzaiguke emaitzaren argazkia ikustea. Sareko argazkian gu etiketatu, eta adi egongo gara.