Iparraldea, Frantziako hegoaldeko leku ikusgarrienetako bat da. Gaur asteburuko plan bat proposatzen dizuegu zona honetatik joan-etorri bat antolatu dezazun kostaldeko toki garrantzitsuenak galdu gabe.
Bi egunetan, paisaia ederrez eta betiko gogoratuko dituzun txokoez goza dezakezu (baina badakigu bueltatuko zarela, eta ziur gaude laster izango dela).
Bada, has dezagun abentura!
Bidai honen abiapuntua Baiona da, lehenik eta behin arkitektura gotikoa duen Santa Maria Katedral ederra bisita dezakezu. Haren egiturako aldaketek oso adi mantenduko zaituzten xehetasun ugari ditu. Ostean, Katedraletik minutu gutxitara dagoen lorategi botaniko handitik ibilalditxoa egin dezakezu.
Jarraian, autoan 20 minututara, Biarritzera joan zaitezke eta itsasoari begira gosaldu. Zubia Rocher de la Viergera arte gurutza dezakezu itsaso bizia eta olatuen talka ikusteko, txoko honetako klasiko bat.
Geroago, ibilbidea jarraituz Donibane Lohizune bisitatzea gomendatzen dizugu, arrantzaleen hiria, Biarritzetik 30 minututara dago soilik eta gaua pasatzeko leku ikusgarria da. Baina, zer ikus daiteke Donibane Lohizunen?
Koloretako etxeen artean itsas pasealekutik osteratxoa ematea bezalakorik ez dago, eta portuan jatetxe ugari daude afaltzeko. San Juan Bautista elizak fatxada oso berezia du, egurrak antzokiko balkoien forma hartzen du eta teilatutik egurrezko itsasontzi bat dago zintzilik.
Hurrengo egunean, goizez, Hendaia bisita dezakezu, 20 minutura baitago. Baina iritsia erromantizatu nahi izanez gero, gehiago luzatu arren, trenez bidaiatu dezakezu geltokia alde zaharraren alboan baitago, zeinak interes turistiko berezia duen. Hirigune historikoa harresi artean dago, eta koloredun leihatilak dituzten arrantzaleen etxeek leku hau liluragarri bilakatzen dute, leku ederra goiza pasatu eta jateko.
Oraindik indarra geratzen bazaizu eta bidaia beste ikuspuntu batetik ikusteko gogoa baldin baduzu, gurutzatu Hondarribia aldera. Arratsaldea hondartzan pasa dezakezu, paseatu eta atseden hartzeko oinak uretan sartu, (bidaietan turismo mota guztientzako denbora eta erlaxatzeko momenturen bat beharrezkoa da).
Hona Iparraldeko bidaia eta ibilbidea, kostako ibilbidea gustatu izana espero dugu, etiketatu zuen argazkietan eta sareen bitartez bidaia hau zer iruditu zaizuen kontatu!