“Haurrak erraz nekatzen dira gauzez, ez dute lehen bezala jolasten, bideo-jokoekin, mugikorrekin eta tabletekin baino ez dira jolasten, eta gainera, ez dugu haiekin egoteko denborarik…”, horra gurasoei gaur egun aditzen zaizkien zenbait esaldi.
Egia da eguneroko gauzek asko aldatu dutela eta gaur egungo bizi-erritmoa, batzuetan, kaotikoa dela, baina, zer edo nor da garrantzitsuena zuretzat? Ez ditzagun galdu betiko gauza onak.
Txikienek gauzak egiteko dugun modua, gure balioak eta ohiturak eskuratu ditzaten nahi badugu, egin dezakegun gauzarik onena da haiekin denbora igarotzea. Eta orain denbora luzea dugu! Aprobetxatu egun hauek haiekin denbora emateko. Horregatik guztiagatik, hiru ideia eskaini nahi ditugu gure ontziak berrerabiltzea, eskulanak egiten, etxean haurren eta helduen unerik gogokoena bihurtu dadin.
Esne brik batek aukera amaigabeak eskaintzen ditu jostailuak, loreontziak, zorroak edo antolakuntza kutxak sortzeko. Jarraian, mundu honetan murgildu zaitezten hiru ideia erraz eta oso praktikoak erakutsiko dizkizuegu, ekin lanari!
BELAONTZITXOA
Beharko duzue:
- Esne brik 1
- Artaziak
- Lekeda
- Erregela
- Margoak edo akuarelak
- Zotz bat eta orrialde bat edo oihal zati bat.
Elaborazioa:
Moztu laukizuzen bat kutxaren alde batean eta bi borobiltxo aurreko ebakinaren ondoko brikaren aldean.
Hutsune horiekin itsasontziaren bizkarra eta leihatilak sortuko dituzue.
Kutxa koloratu gustukoen duzuen koloreekin politago egon dadin.
Zotzera isatsi paperarekin edo oihalarekin egindako hiruki bat. Guzti hori gehitu itsasontzitxora eta zuena bereizten duen ikurrina lortuko duzue.
Bertan, zuen izena, abizena jar dezakezue edo belaontziari izen propioa eman.
LOREONTZIA ANIMALI AURPEGIEKIN
Beharko duzue:
- Esne brik 1
- Artaziak
- Margoak edo akuarelak.
Elaborazioa:
Moztu esne kaxa erditik eta utzi bi zirkuluerdi txikien silueta brikaren alde batean, animali baten belarrien itxura dutenak.
Margotu ontzi osoa kolore berdinarekin oinarri gisa egin dezan. Ondoren, margoztu irudikatu nahi duzuen animaliaren belarriak, sudurra eta ahoa.
Behin margoa lehortuta, prest daude, zuen lehenengo landareak edo nahi duzuen hazia landatu dezakezue.
ESNE-BEHIKO TXOTXONGILOA
Beharko duzue:
- Esne brik 1
- Artaziak
- Itsasgarri bara bat
- Zinta itsasgarria
- Erregela
- Errotulagailuak
- Kartoi mehe arrosak eta zuriak
- Artile pixka bat.
Elaborazioa:
Forratu brik osoa kartoi mehe zuriarekin. Ondoren, markatu kutxa alde guztietatik eta moztu artaziekin hiru ertz. Utzi kutxaren atzeko aldea osorik tolestu ahal izateko eta txotxongilo baten ahoa antzeratzeko.
Marraztu aldeetan hiruko formako bi belarri mozteko eta aurrerantz tolesteko. Belarrien parean tolestu kartoia gorantz ondoren artile hariak jartzeko, behiek buruaren aurreko partean duten ilea imitatuko dutenak.
Moztu bi zirkuluerdi paper mehe arrosan behiari muturra gehitzeko. Eta marraztu atzealdean bi puntu beltz sudurra egiteko, gorago marraztu begiak. Paper mehe arrosa berarekin egin belarrien erdialdea.
Moztu bi hiruki txiki paper mehe zurian belarriak bereizten dituen tokian itsasteko, animaliaren adarrak balira bezala.
Egin ilea artile lits batzuekin eta itsatsi lehen esandako tokian. Orain behiaren gorputzetik puntu beltzak eta aho barruan mihi bat margotu baino ez duzue benetako esne-behi baten itxura har dezan.
Zuen txanda da orain, animatuko zarete?
Saiakera egiten baduzue, partekatu gurekin. Ikusteko irrikatan gaude!