Eskolan bi egun daramagu, indarrak berritzeko unea da, eta hori lortzeko intxaur eta txokolate opiltxoa baino hoberik al dago? Askaltzeko gure Kaiku Bifi Km0 jogurtak oso gustuko izateaz gain, haiekin errezeta gozo-gozoak prestatu nahi badituzu, ezin duzu galdu!
CÓMO ELABORAR ESTA RECETA PASO A PASO
Opiltxoak prestatzeko: irina, azukrea, legamia eta gatza ontzi zabal batean bahetuko ditugu. Arrautza, gurin urtua eta jogurtak gehitu eta ondo irabiatuko dugu nahasketa homogeneoa lortu arte.
Oliba-olioa duen zartagin batean, ore pixka bat jarri eta gorritu arte itxarongo dugu. Buelta eman eta beste aldetik kozinatuko dugu. Plater batean jarri eta prozesua errepikatuko dugu orea amaitu arte.
Txokolatea prestatzeko: txokolatea maria bainuan urtuko dugu esnearekin batera eta irabiatuko dugu. Laranja-birrindura, kanela, jengibrea gehituko ditugu eta irabiatzeari utzi gabe kozinatuko dugu 5 minutuz gutxi gorabehera.
Apaintzeko: opiltxoak gustukoen dugun platerean jarriko ditugu, txokolate saltsa gehituko dugu eta intxaurrekin zein laranja-birrindurarekin apainduko dugu.
Ingredients
Directions